Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2022ko azaroaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5080

1903/2022 EBAZPENA, urriaren 27koa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Juan Miguel Campayo Pérez jaunari Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Balmasedako Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak esleitzen zaizkion.

424/2022 Ebazpenaren bidez onartu zen Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan Balmasedako Lehen Mailako Arretako unitateburua izendatzeko deialdi publikoa.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Juan Miguel Campayo Pérez jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hari esleitzea Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan Balmasedako Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Juan Miguel Campayo Pérez jaunari esleitzea Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Balmasedako Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak.

Bigarrena.– Juan Miguel Campayo Pérez jaunak bi eginkizun izango ditu: kudeaketa eta asistentzia ematea; eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko gerentearen mende egongo da zuzenean eta hierarkian. Bai Lehen Mailako Arretako unitateburuaren funtzioak egin bitartean bai haiek amaitu ostean, titulartasunari eutsiko dio bere kategorian dagokion plazan, eta hari lotutako oinarrizko funtzioak betetzen jarraituko du.

Hirugarrena.– Izendapen honek ez du inolaz ere ekarriko Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak edo ordainsariak finkatzerik berariazko lanpostu gisa; izan ere, noiznahi erabaki daiteke eginkizun horien esleipenari amaiera ematea.

Laugarrena.– Interesdunak, eginkizun horietan diharduen bitartean, ardura bereziko osagarria jasoko du.

Bosgarrena.– Izendapen honek 2022ko azaroaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Seigarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIari jakinaraztea.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2022ko urriaren 27a.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,

MARÍA LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana