Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2022ko azaroaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4868

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 2koa, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko 2022ko ekitaldiko laguntzen –Elkartek programa– deialdirako baliabide ekonomikoak handitu direla.

Lehenengoa.– Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko urtarrilaren 26ko Aginduak arautzen du arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntzen programa –Elkartek programa– eta horren bidez deitzen da diruz lagun daitezkeen proiektuen eskabideak aurkezteko I. fasea.

Bigarrena.– Agindu horretan adierazitakoarekin bat etorriz, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen 2022ko irailaren 21eko Ebazpenaren bidez, argitara ematen da arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntzen programako –Elkartek programa– 2022ko ekitaldiko laguntzen II. faserako deialdia.

Ebazpenaren 2. artikuluan ezartzen denez, 42.000.000 euro bideratuko dira deitutako laguntzak finantzatzeko. Artikulu horretan ezartzen da, bestalde, zenbatekoa handitu ahal izango dela, eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta eta laguntzei buruzko ebazpena eman aurretik, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren I+G+B arloko beste laguntza-programa batzuk gauzatu ondoren agortu gabe geratu diren aurrekontu-baliabideen arabera. Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak handitze hori ezartzeko eman duen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da prozedura ebatzi baino lehen.

Horregatik guztiagatik, eta 2022ko irailaren 21eko Ebazpenaren 2. artikuluan adierazitakoarekin bat etorriz (horren bidez, Elkartek programaren II. fasearen deialdia egiten da 2022. ekitaldirako), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea 2.413.071 eurotan handitu dela Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen 2022ko irailaren 21eko Ebazpenaren bidez deitutako Elkartek programaren II. fasean 2022. deialdirako aurreikusitako baliabide ekonomikoak.

Horrenbestez, Elkartek programaren 2022. deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak 44.413.071,00 eurokoak dira guztira.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 2a.

Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.


Azterketa dokumentala