Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2022ko azaroaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
4821

EBAZPENA, 2022ko urriaren 26koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldatzen baitira 2022ko «Renove Industria 4.0» Laguntza Programa arautzen duten oinarriak.

2022ko uztailaren 7ko ebazpenaren bitartez, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendariak, onartu, argitaratu eta deialdia egin zuen 2022ko «Renove Industria 4.0» Laguntza Programa arautzen duten oinarrien inguruan.

Argitaratu zenetik igarotako epean, eskaera ugari jaso dira; izan ere, programaren xedea makineria eta/edo ekipamendu aurreratu berrietan (hardware eta software) inbertsioak sustatzea da, eta enpresen egungo beharrekin bat egiten du, ekipoak egokitu eta modernizatu nahi baitituzte, eraginkortasun energetikoa eta lehiakortasuna areagotuz.

Horrela izanda, eta dauden aurrekontu-baliabideak kontuan edukita, programari esleitutako baliabide ekonomikoak handitu behar dira. Beraz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Renove Industria 4.0» 2022 Laguntza Programaren araudiko 4. artikuluko 1.go paragrafoaren aldaketa onartzea, honela geldituko delarik:

«4. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

2022an laguntzak emateko programa honen helburura bideratutako baliabide ekonomikoak 8.000.000 euro dira, eta SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren aurrekontuetan horretarako ezarri diren aurrekontu-zuzkiduretatik etorriko dira. SPRIren aurrekontuak Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko Aurrekontu Orokorretan sartuta daude.»

Bigarrena.– «Renove Industria 4.0» 2022 laguntza programaren araudiak aldatzen duen Ebazpen hau osorik argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Bilbao, 2022ko urriaren 26.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

AITOR URZELAI INZA.


Azterketa dokumentala