Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2022ko urriaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4299

IRAGARKIA, zeinaren bitartez jakinarazten baita Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak emandako turismo-arloko zehapen-prozedura baten ebazpena.

Aipatutako ebazpenaren jakinarazpena egiten saiatu eta lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Prozeduraren interesdunak (eranskinean identifikatua bera) ebazpenaren testu osora sartu daiteke, eta espedientea kontsultatu eta bertan ageri diren dokumentuen kopia eska dezake, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzara bertaratuz: Donostia kalea, 1 - 8. solairua (Lakua I), Vitoria-Gasteiz. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako Lurralde Bulegoetara ere bertaratu daiteke, helbide hauetan kokatzen direnak:

Bizkaiko Lurralde Bulegoa: Concha Jeneralaren kalea 23, Bilbao.

Gipuzkoako Lurralde Bulegoa: Easo kalea 10, Donostia.

Arabako Lurralde Bulegoa: Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoko «Nire karpeta»-ren bitartez ere sar daiteke espedientearen edukira: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/

Hilabeteko epea izango du interesdunak Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 26a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala