Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2022ko urriaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4292

EBAZPENA, 2022ko irailaren 26koa, Kulturako sailburuordearena, 2022ko urtean arte eszenikoak, musika, literatura eta arte plastikoak sustatzeko eta banatzeko emandako dirulaguntzen berri ematen duena.

2022ko ekainaren 9an argitaratu zen EHAAn 2022ko maiatzaren 24ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, arte eszenikoak, musika, literatura eta arte plastikoak sustatzeko eta banatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Agindu horren 10.5 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko maiatzaren 24ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzak eta horien guztien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 26a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala