Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2022ko urriaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4289

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2022ko ekainaren 14koa, Hezkuntzako sailburuarena, unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiteko 2022-2023 ikasturterako beka, laguntza eta laguntzetarako deia egiten duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak, testuingurutik argi eta garbi ondorioztatzen badira eta dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, baina horiek zuzentzea komenigarritzat jotzen bada, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, agindua eman duen organoak hala eskatuta.

2022-2023 ikasturterako unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiteko beka, laguntza eta sorospenetarako deia egiten duen Hezkuntza sailburuaren 2022ko ekainaren 14ko Agindua 2022ko uztailaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (137. zk.) argitaratu zen. Agindu horretan aipatutakoen moduko hutsak atzeman direnez, zuzendu egiten dira ondoren:

I. eranskineko 3. artikuluan, honako hau dioenean:

«3. artikulua.– Kuota-osagaia, Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikasleentzat.

1.– Osagai honek ezin izango du inoiz gainditu 2022-2023 ikasturtean matrikulatuta dagoen ikastetxean ikasleak ordaindu behar duen kuota.

2.– Kasu hauetan ez da laguntzarik emango:

a) Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoen, toki-korporazioen eta Haurreskolak partzuergoaren kasuan.

b) Kontzeptu honengatik kuotarik ordaintzen ez duten ikastetxeak.

3.– Hauek izango dira zenbatekoak:

a) 0 eta 1 urte arteko ikasleak: 90 euro 2022-2023 ikasturtean ikaslea ikastetxera joaten den hilabete bakoitzeko.

b) 2 urtekoen gelako ikasleak: 200 euro.

4.– Bekaren osagai hori emateko, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 17. artikuluan zehaztutako 1. muga.»

hau esan behar du:

«3. artikulua.– Kuota-osagaia, Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikasleentzat.

1.– Osagai hori ez da Haurreskolen Partzuergoko ikasleentzat izango, eta ezingo du gainditu 2022-2023 ikasturtean matrikulatuta dagoen ikastetxean ikasleak ordaindu behar duen kuota.

2.– Hauek izango dira zenbatekoak:

a) 0 eta 1 urte arteko ikasleak: 90 euro 2022-2023 ikasturtean ikaslea ikastetxera joaten den hilabete bakoitzeko.

b) Hezkuntza Sailaren edo toki-korporazioen mende ez dauden ikastetxeetan matrikulatuta dauden 2 urteko ikasgelako ikasleak: 200 euro.

3.– Bekaren osagai hori emateko, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 17. artikuluan zehaztutako 1. muga.»


Azterketa dokumentala