Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2022ko urriaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4287

79/2022 EBAZPENA, irailaren 27koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako akordio bat, 2022ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 legearen itunpeko ikastetxeak mantentzeko modulu ekonomikoak aldatzeko erabakiaren eranskinean egindako transkripzio-akatsak zuzentzeko dena.

2022ko irailaren 20ko batzarrean, Gobernu Kontseiliuak erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 legearen itunpeko ikastetxeak mantentzeko modulu ekonomikoak aldatzeko erabakiaren eranskinean egindako transkripzio-akatsak zuzentzea. Hori horrela, behar bezalako publikotazuna isan dezan, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 legearen itunpeko ikastetxeak mantentzeko modulu ekonomikoak aldatzeko erabakiaren eranskinean egindako transkripzio-akatsak zuzentzeko Akordiaren testua (honen eranskinean dago jasota).

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 27a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN IRAILAREN 27KO 79/2022 EBAZPENARENA
PROPOSAMENA, JAURLARITZAREN KONTSEILUARENA, 2022KO EKITALDIRAKO EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AURREKONTU OROKORRAK ONARTZEN DITUEN ABENDUAREN 23KO 11/2021 LEGEAREN ITUNPEKO IKASTETXEAK MANTENTZEKO MODULU EKONOMIKOAK ALDATZEKO ERABAKIAREN ERANSKINEAN EGINDAKO TRANSKRIPZIO-AKATSAK ZUZENTZEKO DENA

Gobernu Kontseiluak, 2022ko uztailaren 19an egindako bilkuran, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legearen itunpeko ikastetxeak mantentzeko modulu ekonomikoak aldatzeko Erabakia onartu zuen. Erabaki hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko abuztuaren 1eko EHAAn, 147. zenbakian.

Erabaki horrek eranskin bat du, eta bertan jasotzen dira itunpeko ikastetxeak mantentzeko modulu ekonomikoen zerrenda, horien osagaiak eta hezkuntza-maila bakoitzerako dagozkien zenbatekoak.

Eranskin hau aztertuta, egiaztatu da akats bat gertatu dela ADMINISTRAZIO-ZERBITZUAK zikloko modulu ekonomikoaren lehen kurtsoko zenbatekoetan, Oinarrizko Mailako Heziketa Zikloen taulan jasotako zenbatekoetan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak ezartzen duenez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluak ezarritakoaren arabera, «Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ahal izango dituzte, ofizioz edo interesdunek eskatuta, beren egintzetan dauden errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».

Horregatik guztiagatik, bidezkoa da Jaurlaritzaren Kontseiluari honako hau aurkeztea, onar dezan:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Administrazio zerbitzuak zikloko lehen ikasturteko modulu ekonomikoaren zenbatekoak zuzentzea. Modulu hori 2022ko uztailaren 19an egindako bileran onartu zen, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legearen itunpeko ikastetxeak mantentzeko modulu ekonomikoak aldatzeko akordioaren eranskineko Oinarrizko Mailako Heziketa Zikloen taulan jasota dago.

Bigarrena.– Zenbateko oker horiek ordezkatzea.

(Ikus .PDF)

Honako zenbateko hauek zuzenak dira:

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– Erabaki-proposamen honen oinarrizko mailako heziketa-zikloen taulan jasotako administrazio-zerbitzuak zikloko lehen mailako modulu ekonomikoa zuzentzeak 2022ko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Azken Atala.– Erabaki hau Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak argitaratuko du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.


Azterketa dokumentala