Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2022ko urriaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4286

AGINDUA, 2022ko irailaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira Dokumentazioaren Baloraziorako, Aukeraketarako eta Dokumentaziora Jotzeko Batzordeak (COVASAD) adostutako funts eta azpifunts hauen kontserbazio-egutegiak: Nekazaritza, Herri Administrazioa, Gizarte Gaiak, Merkataritza, Etxepare, Hobetuz, Industria, Izenpe, Justizia, Kontsumoa, Lanbide, Ingurumena, Osalan, Arrantza, Osasuna, SPRI, Turismoa, Unibasq eta Visesa.

Administrazio honek sortzen dituen dokumentu-segidak aztertzeaz arduratu behar duen aholkularitza-organoa zein den ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko uztailaren 22ko 174/2003 Dekretuak, II. kapituluko bigarren atalean. Dekretu horren 16. artikuluan, hain zuzen ere, ezartzen da Dokumentazioaren Baloraziorako, Aukeraketarako eta Dokumentaziora Jotzeko Batzordeak (COVASAD) onartutako akordioetako batzuk orduko Ogasun eta Herri Administrazio Saileko sailburuak –orain Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko sailburuak– onartu behar dituela, Batzordearen arabera aplikazio eta betetze orokorra izan behar badute, eta ondoren Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla.

Hori kontuan hartuta, eta 174/2003 Dekretuan jasotakoa gauzatzeko asmoz, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agindu honen ERANSKINEAN azaltzen diren kontserbazio-egutegiak onartzea.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

AZKEN XEDAPENA.– Eraginkortasuna.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 20a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala