Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2022ko urriaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4284

AGINDUA, 2022ko irailaren 15ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Lucas Aguirre izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko egina eta egoitza soziala aldatzeko dena.

2022ko martxoaren 25ean, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko erregistro telematikoan eskabide bat jaso zen, Fundacion Lucas Aguirre izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.

Eskabidearekin batera, estatutuen aldaketari buruzko eskritura publikoa aurkeztu zen, zeinak 2022ko otsailaren 2an egiletsi baitzen, Francisco Javier Oñate Cuadros Donostiako notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 251). Eskritura horretan jasota dago Fundazioaren egoitzaren leku-aldaketa eta estatutuetako 5. artikuluaren aldaketa.

Fundazioen Erregistroak, 2022ko maiatzaren 11ko idazki baten bidez, igorritako dokumentazioan antzemandako akatsak zuzentzeko eskatu zion Fundazioari. Estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 2/2016 Legera egokitzeko, lege horren lehenengo xedapen iragankorrari jarraikiz. Kide anitzeko organo bat ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko 2016ko ekainaren 2ko Legearen 14. artikuluan ezarritakoaren arabera. Baita aldaketaren ondoriozko estatutuen testu bategina ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

2022ko ekainaren 3an, eta aurreko eskabidean adierazitako akatsak zuzentze aldera, estatutuak egokitzeko, egoitza soziala aldatzeko eta patronatuaren iritzia izendatzeko eskritura publikoa sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Erregistroan. Eskritura hori Fundazioak egiletsi zuen 2022ko maiatzaren 30ean, Donostiako notario Francisco Javier Oñate Cuadros jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1.377).

Eskritura publiko horrekin batera, Tomás Iraola Sarasua jaunak –patronatuko idazkari gisa, eta presidentearen oniritziarekin– 2022ko maiatzaren 30ean emandako ziurtagiria aurkeztu zen. Horretan, 2022ko maiatzaren 30ean patronatuak egindako bileraren berri ematen zen, zeinean patronatuko kide guztiek aho batez onartu zuten fundazioaren helbidea aldatzea, estatutuak aldatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko, eta kide anitzeko gobernu-organo bat ezartzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren zerbitzu teknikoek espedientea aztertu dute eta ondoren, ebazpen-proposamena egin dute.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua; eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen lehenengo xedapen iragankorrak ezartzen duenez, fundazioek lege horretara egokitu beharko dituzte beren estatutuak, lege hori indarrean jartzen denetik bi urteko epean.

Espedientearekin batera, funtsezkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan eskatutako betekizunak. Gainera, estatutuetan egindako aldaketak bat datoz aplikatzekoak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin.

Aipatutako manuak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, Agindu honen datarekin, Fundacion Lucas Aguirre izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitu daitezen eta 4. artikuluan (egoitza soziala) egindako aldaketak ere bai. Betiere, 2022ko maiatzaren 30ean Francisco Javier Oñate Cuadros Donostiako notario jaunaren aurrean egindako eskritura publikoak jasotzen duen patronatuaren erabakia kontuan izanda, (protokolo- zenbakia: 1.377).

Inskripzio honen ondoren, fundazioaren helbidea hau izango da: Heriz pasealekua 82, Donostiako Elizbarrutiko Curia, Donostia / San Sebastián.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 15a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala