Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2022ko irailaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4146

EBAZPENA, 2022ko irailaren 16koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez agintzen baita argitara eman dadila EAEko barneko arroen eremuko «Alerta-egoeretan eta balizko lehorteetan jarduteko plan berezia» onartzen duen 2022ko uztailaren 26ko Gobernu Akordioa.

EAEko barneko arroen eremuko Alerta-egoeretan eta balizko lehorteetan jarduteko plan berezia honako hauetan ezarritakoaren arabera egin da: Plan Hidrologiko Nazionalaren uztailaren 5eko 10/2001 Legearen 27. artikulua, Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 16. artikulua eta abenduaren 28ko 1159/2021 Errege Dekretuaren bidez onartutako Plangintza Hidrologikoko Erregelamenduaren aldaketa.

Plan honen helburua EAEko barneko arroen eremuko balizko lehorteek ingurumenean, ekonomian eta gizartean dituzten ondorioak murriztea da. Adierazle eta eszenatokien sistema bat dauka, bai eta hainbat kudeaketa-neurri ere, adierazleek duten bilakaeraren eta dauden eszenatoki desberdinen arabera aktibatuko direnak.

Hori guztia dela eta, Gobernu Kontseiluak plana onartu du, 2022ko uztailaren 26an egindako bileran. Beraz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Gobernu Kontseiluak 2022ko uztailaren 26ko bileran hartutako akordioa jendaurrean azaltzea. Hona hemen, hitzez hitz:

«Euskal Autonomia Erkidegoko alerta-egoeretan eta balizko lehorteetan jarduteko plan berezia onartzea».

Plan honen dokumentazioa Uraren Euskal Agentziaren web-orrian dago, jendearen eskura.

https://uragentzia.euskadi.eus/euskal-autonomia-erkidegoko-barne-arroetako-lehorteen-plan-berezia/webura00-010203plansequia/eu/

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 16a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala