Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2022ko irailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4120

EBAZPENA, 2022ko irailaren 1ekoa, Kulturako sailburuordearena, 2022ko literatura-argitalpenetarako dirulaguntzen berri ematen duena.

AURREKARIAK

1.– 2022ko apirilaren 1ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2022ko martxoaren 15eko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, literatura-argitalpenetarako laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duena.

2.– 2022ko martxoaren 15eko Aginduaren 14.6 artikuluan ezarritakoaren arabera, jendeak jakin dezan, emandako dirulaguntzen zerrenda osoa, onuradunak, kopuruak eta laguntzen xedea zehaztuta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Horiek horrela,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko martxoaren 15eko aginduaren babesean, euskarazko liburuen 2022ko Edizio-planak, gaztelaniazko liburuen 2022ko Edizio-planak eta euskarazko audioliburuen 2022ko literatura Edizio-planak garatzeko emandako dirulaguntza guztiak eta horien onuradunak argitara ematea. Datu horiek eranskinean daude jasota.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 1a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala