Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2022ko abuztuaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3601

IRAGARKIA, Osasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bitartez jakinarazten baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak zehapen-prozedura batzuk hasi dituela COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurriei dagokienez.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaritzak zehapen-espediente batzuk hasi ditu COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurrien arloan arau-hauste batzuk gertatu direla uste duelako.

Interesdun batzuei ezin izan diegu ohiko moduan jakinarazi espedientea hasteko erabakia. Horregatik argitaratzen da iragarki hau, bakoitzari jakinarazteko. Interesdunen NAN/AIZ/Pasaporteak eranskineko zerrendan daude.

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunek hamabost eguneko epealdia daukate prozedura hasteko erabakia ikusteko, bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskatzeko, eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epealdi berean espedientea aztertu ahal izango dute Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Recalde zumarkalea 39 A, 5. solairua – Aholkularitza juridikoa). Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da honako telefono hauetan: 94 403 15 87 – 94 403 17 16.

Aipatutako epealdian alegaziorik egin ezean, erabakia ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 64.2.f) artikuluan ezartzen denaren arabera.

– Interesdunek beren erantzukizuna onartu dezakete; onarpen horrek 39/2015 Legearen 85. artikuluaren ondorioak sortuko lituzke, alegia, prozedura zehapena ezarrita amaitu ahal izango litzateke, eta hasieran ezarritako zehapenaren zenbatekoa % 20 murriztuko litzateke.

Halaber, ebazpena eman baino lehen zehapena borondatez ordainduz gero, prozedura amaituko da, eta proposatutako zehapenaren zenbatekoa % 20ko murriztuko da.

Batera zein bestera, murrizketa aplikatzeko (murrizketak metagarriak dira), ezinbestekoa da zehapenaren aurka administrazio-bidean hasitako egintza eta errekurtso guztietan atzera egitea edo horiei uko egitea.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Jakinarazpen honek «dies a quo» sortuko ditu ondorioak epealdien zenbaketarako, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2022ko uztailaren 21a.

Osasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ANDONI GAMBOA MARTINEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala