Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2022ko abuztuaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3599

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak hainbat espediente irekitzeko eman dituen ebazpenak, honako lege hauetan xedatutakoa hausteari lotuta: 4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoa (HSBL) eta 5/2014 Legea, apirilaren 4koa, Segurtasun Pribatuarena (SPL).

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

1.– Interesdunek hamabost egun balioduneko epea dute, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio) eskuragarri dagoen espedientea aztertzeko eta beren defentsarako egokitzat jotzen duten alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko eta, hala baderitze, prozeduran erabili asmo dituzten frogak proposatzeko.

2.– Jakinarazten zaie, halaber, epe horretan zehapen-prozedurari hasiera ematen dion ebazpenaren edukiaren aurka alegaziorik egin ezean, hasitako ebazpen hori ebazpen-proposamentzat jo ahal izango dela, eta, azkenean, hala badagokio, zehapen-ebazpenaren aurreko instrukzio-izapide guztiak bete direla ulertuko dela.

3.– Jakinarazpena jaso eta hurrengo hamabost egunetan isuna ordainduz gero, isunaren kopurua % 50 murriztuko da, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera. Ordainketa-gutuna eskuragarri dago iragarki honen lehenengo puntuan ezarritako helbidean.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Erandio, 2022ko uztailaren 15a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

AITOR LETE FANO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala