Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2022ko abuztuaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

GEXA, S. COOP.
3536

IRAGARKIA, Gexa, S. Coop. sozietatea guztiz zatitzeari buruzkoa.

Kontuan hartuta Euskadiko Kooperatibei buruzko abenduaren 20ko 11/2019 Legeak (aurrerantzean, «EKL») 83.6 eta 88.4 artikuluetan ezarritakoa, jendaurrean azaldu da 2022ko uztailaren 26an Gexa, S. Coop. sozietatearen Batzorde Orokor Aparteko eta Unibertsalak aho batez onartu duela Gexa, S. Coop. guztiz zatitzeari buruzko erabakia. Horren arabera, sozietatea likidaziorik gabe iraungiko da, eta bere ondare guztia sortu berri diren erantzukizun mugatuko hiru sozietatera pasatuko da: Fica Inverlog SL, Gexatrans Logística SL eta Gexa Truck Service SL. Horretarako, 2021eko abenduaren 31n itxitako eta kooperatibako kontu-ikuskariek egiaztatutako zatiketa-balantzea onartu da, eta 2022ko uztailaren 14an Euskadiko Kooperatiben Erregistroan gordailutako zatiketa-proiektua bete da.

Berariaz azaldu da Gexa S. Coop. sozietateko hartzekodunek erabaki horren aurka egiteko eskubidea dutela eta, hala egitekotan, PZLren 85. artikuluan aurreikusitakoa bete beharko dela, hilabeteko epean, zatiketaren erabakia azken aldiz iragarri den datatik aurrera.

Oiartzun (Gipuzkoa), 2022ko uztailaren 26a.

Gexa S. Coop. sozietateko Kontseilu Errektoreko burua,

CLEMENTE BAZ BAZ.


Azterketa dokumentala