Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2022ko abuztuaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3528

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 20koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez erakunde edo enpresei esleitzen baitzaie Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako XLVII. (47) Hirigintza Ikastaroan (2021-2022) aurreikusten den «erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia».

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2022ko maiatzaren 31ko Ebazpenaren bidez, XLVII(47) Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEEk) antolatutako hirigintzako ikastaroaren barruan erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia arautu zen (2022ko ekainaren 8ko EHAA).

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren 2022ko maiatzaren 19ko ebazpenaren bidez, erakunde edo enpresetan egin eta diruz laguntzen diren praktikak erregulatzen dira, eta haietan parte hartzeko deia egiten zaie Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatutako Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVII. (47) ikastaroa egin duten ikasleei 2022ko maiatzaren 31ko EHAA).

Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolaren Kontseilu Errektoreak, deialdi honetarako epaimahai gisa eratuta, aurkeztutako eskariak aztertu ditu, eta esleipen-proposamena egin du.

Hori dela eta, LHIEEko Kontseilu Errektoreak, bildu eta gero, HAEEeko zuzendari nagusiari egindako proposamena aztertuta, eta horretarako deialdia dela-eta izapidetutako espedientea ikusita, esleipen-ebazpena ematen da.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Erakunde edo enpresa esleipendunen zerrenda onartzea eta praktikaldia egiteko dagokien ikasleak.

Alonsotegiko Udala, arkitektura: Leyre Vicente Romero ***1921** (Nota: 8,37).

Santurtziko Udala, arkitektura: Itxaso Molinero Aguirre ***7351** (Nota: 7,79).

Erandioko Udala, zuzenbidea: Juan Ramón Lopez Visitación ***3942** (Nota: 7,81).

Bigarrena.– Erakunde edo enpresa esleipendunen ordezkoak izendatzea uko egiten den kasuetarako edo beste edozein gorabehera gertatzen denerako, ez baitago eskatutako ikasleen eskaera kopuru nahikorik.

Aiarako Udala.

Amezketako Udala.

Errigoitiko Udala.

Durangoko Udala.

Leioako Udala.

Orduñako Udala.

Oioneko Udala.

Sopuertako Udala.

Pasaiako Udala.

Zaratamoko Udala.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko helegitea aurkeztu ahal izango zaio Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 20a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.


Azterketa dokumentala