Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2022ko uztailaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3468

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren 2022ko ekainaren 24ko ebazpena, kontsumo arloko SAN-48A001-69-2022 zehapen-espedientea ebazten duena.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Horren arabera, jakinarazten da SAN-48A001-69-2022 zenbakiko zehapen-prozeduraren 2022-06-24 ebazpena bidali zaiola 22749623R NANa duen pertsonari.

Espedientearen deskribapena:

Hautsitako araua: Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko 6/2003 Legearen 50.6 artikulua.

Arau-haustearen deskribapena: ezarritako baldintzak, betebeharrak eta debekuak ez betetzea.

Ezarritako zehapena: 300 euro.

Legezko oharrak: ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; eta beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera hilabete igaro baino lehen.

Halaber, jakinarazten zaio honela ordaindu beharko duela zehapena:

– Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 5era arte edo, egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

– Jakinarazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra arte edo, egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko dagoen hilabeteko epealdia orokorrean ezarritako epealdia baino geroago amaitzen bada, ordaintzeko epealdia errekurtsoa jartzeko epealdia amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere, errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. apartatuetan xedatzen duenaren arabera egingo da.

Zehapena ordaintzean, zigortua nor den adierazi beharko da eta espedientearen zenbakia aipatu beharko da (SAN-48A001-69-2022), eta agertu beharko da espedientea Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari dagokiola. BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da ordainketa: 0182 5685 07 0000226271, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia.

Horren berri ematen da, eranskinean aipatzen den interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 21a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

LAURA ANGELA ALZOLA KIRSCHGENS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala