Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2022ko uztailaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3251

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 29koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Eraldaketa Digitalaren eta Komunikazioaren arloko Errektoreordetzarako kargudunaren idazkaria lanpostua betetzeko deialdian, ezarritako epean ez denez eskaerarik aurkeztu, eta deialdia ebazpenaren laugarren oinarria betetzeko, eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA), Gerentziak, Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2021eko urtarrilaren 28an hartutako ebazpena, errektorearen eskumenak eskuordetzeko eta gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko dena (2021eko otsailaren 12ko EHAA) erabiliz, honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Behean azaltzen den lanpostuaren prozedura amaitutzat jotzea, eta deialdia hutsik gelditu dela adieraztea.

– Izena: Kargudunaren idazkaria.

– Erref.: F 1238.

– Eskala: Administraria/Administrari laguntzailea.

– Taldea: C/D.

– Zenbatgarrena: 26.

– Maila: 19.

– Hizkuntza eskakizuna: 2; derrigorrezko data: 2016ko abenduaren 31.

– Langunea: Eraldaketa Digitalaren eta Komunikazioaren arloko Errektoreordetza.

– BE:

– Campusa: Bizkaia.

Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Gerentzia honen aurrean, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Administrazio Auzietako Epaitegi egokian; horretarako hilabete bi egongo dira, Ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasita. Hori guztia, Unibertsitateko Estatutuetako 160. artikuluan, Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 123. artikuluan eta uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legeko 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Leioa, 2022ko ekainaren 29a.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala