Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2022ko uztailaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
3161

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 23koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita garraio eta mugikortasun efizientearen aldeko inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen zituen 2020ko urtarrilaren 17ko Ebazpenaren babesean emandako dirulaguntzen zerrenda.

AURREKARIAK

2020ko urtarrilaren 29ko datarekin, EHAAn, 19 zenbakian, 2020ko urtarrilaren 17ko Ebazpena argitaratu zen, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, garraio eta mugikortasun efizientearen aldeko inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena – 2020. urtea.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, aldekok diren dirulaguntzei eta aldaketei buruzko ebazpenak EHAAn argitaratu beharraz diharduena, laguntzak eta dirulaguntzak ezartzen dituzten arauek beste era batera egiteko esaten ez badute.

Goraxeago adierazitako guztiagatik eta Energiaren Euskal Erakundearen dirulaguntzari lotutako jardunak eskatzen duen publizitate printzipioa betetzeko xedez,

EBAZTEN DUT:

Emandako dirulaguntzen zerrenda argitaratzea, honekin batera doan eranskinean, garraio eta mugikortasun efizientearen aldeko inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzen programaren.

Bilbao, 2022ko ekainaren 23a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala