Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2022ko uztailaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HERNANIKO UDALA
3151

IRAGARKIA, funtzionarioen plantillan hutsik dagoen Arkitekto teknikoaren lanpostua betetzeko lehiaketa espezifikoaren deialdiari buruzkoa.

2022ko uztailaren 1eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (125. zk.), honako lanpostu hau betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak argitaratu dira osorik:

Arkitekto teknikoaren lanpostua, Administrazio Bereziko eskalakoa, azpieskala Teknikoa, erdi mailakoa, betetzeko lehiaketa espezifikoaren deialdia.

Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aurrerantzean, deialdi honi buruz oinarrien arabera egin beharreko bestelako iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Hernani, 2022ko uztailaren 4a.

Alkatea,

XABIER LERTXUNDI ASTEASUINZARRA.


Azterketa dokumentala