Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2022ko uztailaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3147

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 29koa, HABEko zuzendariarena, zeinaren bitartez lurralde-arduradun ordezko bat izendatzen baita Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean zedarritutako komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko 2022. urteko probetarako.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, 2020ko irailaren 9ko Aginduaren bidez, HEOCen zedarritutako gaitasun-mailen ziurtagiriak eskuratzeko prozedurak ezarri zituen, eta, aipatutako aginduaren babesean, HABEren zuzendari nagusiak, 2021eko azaroaren 22ko eta 2021eko abenduaren 27ko Ebazpenen bidez, aurtengo egiaztatze-deialdiak egin zituen.

Gero, 2022ko urtarrilaren 25eko Ebazpenaren bidez, komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko proben Azterketa Batzordeko kideak, HOBE deialdiaren arduradunak, epaimahaiak, ebaluatzaile ikerleak, tutoreak, ordezko tutoreak, lurralde-arduradunak eta lurralde-batzordeak izendatu zituen, proba horien antolaketa- eta didaktika-alorretako lanei ekin ziezaieten.

2022ko deialdian matrikulatzeko aldia amaituta, lehen aipatutako izendapenak osatu behar dira, 2020ko irailaren 9ko Aginduan eta 2022ko urtarrilaren 25ekoa Ebazpenean xedatutakoari jarraikiz; eta, HABEren 2022ko deialdiak gauzatzeko asmoz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Juan Carlos Murillo Belaustegi lurralde-arduradun ordezko izendatzea Gipuzkoan.

Bigarrena.– Interesdunei jakinaraztea ezen, administrazio-bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar diezaioketela Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2022ko ekainaren 29a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.


Azterketa dokumentala