Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2022ko uztailaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARRANKUDIAGA-ZOLLOKO UDALA
3141

IRAGARKIA, enplegua egonkortzeko 2022ko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.

Maiatzaren 18ko 79/2022 Alkatetzaren Dekretuaren bidez, Arrankudiaga-Zolloko Udalak 2022ko Egonkortzeko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu du, eta honela geratu da:

Lehenengoa.– Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoaren arabera eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 76. Zenbakian, 2022ko apirilaren 22an, argitaratutako Arrankudiaga-Zolloko Udalaren lanpostu-zerrendarekin (LPZ) bat etorriz;

Aldi baterako enplegua egonkortzeko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzea 2022ko ekainaren 1a baino lehen, honako plazen zerrenda honekin:

– Lehiaketa-sistema (20/2021 legearen arabera 6. eta 8. X.G).

Funtzionarioak:
(Ikus .PDF)
Lan-kontratuko langileak:
(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Aldi baterako enplegua egonkortzeko Enplegu Publikoaren Eskaintza honen ondoriozko prozesuak aldez aurretik onartzen diren oinarri orokorretan eta oinarri espezifikoetan ezarritakoaren arabera arautuko dira, deialdia egiten den unean indarrean dagoen lege-esparruarekin bat etorriz. Nolanahi ere, lehia askearen, berdintasunaren, merezimenduaren eta gaitasunaren printzipioak bermatu beharko dira, bai eta urriaren 30eko Enpleguaren Estatutu Bateratuaren bidez ezarritako Oinarrizko Estatutuaren 55.2 artikuluan jasotakoak ere.

Hirugarrena.– Aldi baterako enplegua egonkortzeko Enplegu Publikoaren Eskaintza hiru urteko epe luzaezinean gauzatu beharko da, akordioa Bizkaiko Erkidegoko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita, eta, betiere, aplikatu beharreko araudian ezarritako epeen arabera.

Laugarrena.– Erabaki hau 2022ko ekainaren 1a baino lehen, iragarki-oholean eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Era berean, Funtzio Publikoaren 6/1989 legearen 24 artikuluak jasotakoa betez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratu da eskaintza publikoa.

Bosgarrena.– Aldi baterako egonkortzeko eskaintzan jasotako plazak betetzeko deialdia 2022ko abenduaren 31 baino lehen argitaratu beharko da, eta 2024ko abenduaren 31 baino lehen ebatzi.

Arrankudiaga-Zollo, 2022ko ekainaren 20a.

Alkatea,

JESUS MARIA ARIZNABARRETA ZUBERO.


Azterketa dokumentala