Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2022ko uztailaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
3016

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 22ko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko langile landunei lehentasunez zuzendutako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzen deialdia argitaratzen da, 2022-2024 aldirako.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2022ko ekainaren 21eko bilkuran hartutako Erabakiaren bitartez, onartu egin du Euskal Autonomia Erkidegoko langile landunei lehentasunez zuzendutako 2022-2024ko prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzen deialdia eta, Lanbideren Estatutuetako 10.2 artikuluaren o) apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz (estatutu horiek maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onetsi ziren), Lanbideko zuzendari nagusiari dagokio deialdia argitaratzea.

Azaldutakoa dela-eta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko langile landunei lehentasunez zuzendutako 2022-2024ko prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzen deialdia. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2022ko ekainaren 21eko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez onetsi zuen deialdi hori eta ebazpen honen eranskinean jasota dago.

Bigarrena.– Jakinaraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak laguntza-deialdia onartzeko hartutako erabakiak ondorioak izango dituela ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Adieraztea deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 22a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERANSKINA
LEHENTASUNEZ EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO LANGILE LANDUNEI ZUZENDUTAKO 2022-2024 ALDIRAKO PRESTAKUNTZA-ESKAINTZA FINANTZATZEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA

Lana duten langileei lehentasunez zuzendutako enplegurako lanbide-heziketa funtsezkoa da bizialdi osoko prestakuntza ziurtatzeko, langileak eta enpresak ezaguera oinarrian duen gizartera egokitzeko eta langileen gaitasun profesionalari eusteko Europako Enplegurako Estrategiaren esparruan garatzen diren produkzio-prozesuek izan ditzaketen aldaketen aurrean.

Prestakuntza, langileei lan-bizitzan beharko duten kualifikazioa emateaz gain, lehentasunezko balio estrategiko bat da aldaketa teknologiko, ekonomiko eta soziala dakarten prozesuetan, eta, hori dela-eta, funtsezkoa da enpleguaren egonkortasuna eta gizarte-kohesioa lortzeko.

Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuan, zeinaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen baitira eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen, Lan eta Enplegu Sailari esleitzen zaizkio enplegu-politika eta enplegurako lanbide-heziketa, Dekretu horren 10.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lankidetzarekin, dauzkan erantzukizunei dagokienez.

Bestalde, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoari dagokio, beste zenbait funtzioren artean, enplegu-programen, enplegurako prestakuntza-programen eta autoenplegua eta enpresen sorkuntza sustatzeko programen kudeaketa. Egiteko horiek barne hartzen dute dagozkion dirulaguntza-deialdiak onartu eta izapidetzea, hala ezarrita baitago maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuak onarturiko erakunde autonomoaren estatutuen 3.b) artikuluan.

Halaber, EAEn Enplegurako Lanbide Heziketa agintzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren 9. artikuluan xedatzen denez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua da Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa programatzeko, kudeatzeko eta kontrolatzeko eskumena duen organoa.

Dekretu horren 25. artikuluan, enplegurako prestakuntzako ekimenen artean, langile landunentzako prestakuntza-eskaintza arautzen da, eta aurreikusten da eskaintza horrek enpresek programatutako prestakuntzak estaltzen ez dituen premiei erantzungo diela, eta horren osagarri gisa garatuko dela, sektoreko eta zeharkako premiei erantzuten dieten prestakuntza-ekintzak barne hartzen dituzten prestakuntza-programen bidez.

Helburu horretarako dira erabaki honen bidez onartzen den deialdiaren babespean finantzatuko diren prestakuntza-ekintzak, zeintzuek aukera ematen baitiete Euskal Autonomia Erkidegoko langileei prestakuntza-eskaintza zabala edukitzeko, enpresek sustatutako prestakuntza-planak osatuko dituena edo, horiek ezean, prestakuntza-premiei erantzungo diena.

Aurreko deialdiarekin lotuta, funtzionamendu-lerro orokorra mantentzen da. Era berean, kostu sinplifikatuen eskema bera jarraitzen da, modulu ekonomikoen zenbatekoa eguneratuta, 2020ko eta 2021eko KPIaren arabera, moduluak % 6 igota.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren proposamenez, erakunde autonomo horretako Administrazio Kontseiluak, 2022ko ekainaren 21eko bilkuran, onartu egin zuen Euskal Autonomia Erkidegoko langile landunei lehentasunez zuzendutako 2022-2024ko prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzen deialdia, honako baldintza hauekin:

1. artikulua.– Xedea eta baliabide ekonomikoak.

1.– Urte anitzeko deialdi honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko langile landunei lehentasunez zuzendutako prestakuntza-eskaintza osatzen duten enplegurako prestakuntza-planak finantzatzeko 2022ko ekitaldiko laguntzak arautzea. 2022-2024 aldian bete beharreko prestakuntza-plan horietan, hainbat prestakuntza-ekintza gauzatuko dira, helburu dutenak langileen gaitasuna eta kualifikazioa hobetzea eta banan-banan berriro kualifikatzea.

2.– Deialdi hau finantzatzera bideratuko diren diruzko baliabideak 29.797.020 euro dira; horietatik 7.449.255 euro 2022ko ordainketa-kredituari dagozkio, 14.898.510 euro 2023ko konpromiso-kredituari, eta 7.449.255 euro 2024ko konpromiso-kredituari.

3.– Prestakuntza-planak finantzatzera bideratutako aurrekontu-kreditua I. eranskinean aurreikusitako moduan banatuko da, dirulaguntza-lerroen arabera. Guztira 49 lerro dira: 1 teleprestakuntzari buruzkoa eta 48 aurrez aurreko prestakuntzari buruzkoak, azken horiek lurralde historikoen arabera banatuta, 16 bakoitzean, horietatik 13 lerro dagozkiolarik sektore-eremuko prestakuntzako familia profesionalei edo familia profesionalen taldeei eta 3 zeharkako eskumenen gaineko prestakuntzari.

Banaketa hori aldatu ahal izango da aurrekontu-kreditua agortzeko helburuarekin, 8. artikuluan dirulaguntzak esleitzeko aurreikusten diren baldintzen arabera.

4.– Ez dute finantzaketarik jasoko enpresa bakar bateko lanpostuetara aplika daitekeen irakaskuntza eskaintzen duten eta beste enpresa batzuetan erabili ezin diren kualifikazioak eskaintzen dituzten prestakuntza-ekintzek, ez eta nagusiki prestakuntza-prozesu baten garapena (irakaskuntza-ikaskuntza) bilatzen ez duten ekintzek ere.

2. artikulua.– Erakunde onuradunak.

1.– Deialdi honetako laguntzen onuradun izan ahalko dira prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren edo Hezkuntza Sailaren mendekoak edo atxiki gabekoak direnak, baldin eta dirulaguntza argitaratu baino lehen akreditatuta edo/eta inskribatuta badaude Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatzen duen prestakuntza-erakundeen erregistroan, autonomia-erkidegoko enplegurako prestakuntza-erakundeen beste edozein erregistrotan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan. Profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko prestakuntza-ekintzak emateko egiaztapena deialdi hau argitaratzen den eguna baino lehenagokoa izan beharko da, baldin eta ekintza horiek dirulaguntza eskatzen duen prestakuntza-planaren parte badira. Gainerako prestakuntza-ekintzei dagokienez, erakundeak inskribatuta egon beharko du eskaria aurkezten den datan.

2.– Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntza eskuratzeko, prestakuntza-erakundeek bermatu beharko dute badituztela diruz laguntzea eskatu duten prestakuntza-plana aurrera eramateko behar diren bitarteko pertsonal eta materialak, edo bestela dirulaguntza esleitu ondoren horiek edukitzeko konpromisoa hartu beharko dute. Ez dago baimenduta prestakuntza-jarduera egiteko zerbitzua azpikontratatzea. Ondorio horietarako, ez da azpikontrataziotzat jotzen prestakuntza emateko irakasleak (pertsona fisikoak) kontratatzea.

Horretarako, honako hauek egiaztatu beharko dituzte:

a) Ahalmen ekonomiko eta finantzarioa, eta, horretarako, egiaztatu beharko dute langabeentzat edo langileentzat bideratutako eskaintzako enplegurako prestakuntzari lotuta 2016, 2017 eta 2018 ekitaldietan eskatutako dirulaguntza negozio-bolumena (batezbesteko haztatuta) bider bi baino handiagoa izan dutela administrazio publikoekin.

Kontuan hartuko den negozio-bolumena landunen prestakuntzarekin lotutakoaren % 100 eta langabeen prestakuntzaren % 30 izango da.

Eskatzailea sozietate-talde batekoa bada, taldearen ahalmen ekonomiko eta finantzarioa hartuko da kontuan, eta halakotzat joko da 1407/2013 Erregelamenduaren (EB) 2.2 artikuluan enpresa bakarraren definizioarekin bat datorrena edo Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan sozietate-taldearen definizioarekin bat datorrena.

Aurkeztutako prestakuntza-planerako eskatutako dirulaguntza 20.000 eurotik beherakoa bada, ez da beharrezkoa izango baldintza hori egiaztatzea.

b) Prestakuntza-plana burutzeko baliatuko diren erakundearen instalazioak eta giza baliabideak.

Instalazio eta baliabide horien titularrak enpresak eta erakundeak edo hirugarren erakunde pribatu edo publikoak izan ahalko dira. Gainera, horiek Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean egon beharko dira modalitate presentzialean emandako prestakuntza-ekintzetarako eta prestakuntza presentzialeko saioak egiteko edo azken ebaluaziorako proba presentzialak egiteko, teleprestakuntzaren modalitatean emandako prestakuntza-ekintzen kasuan.

Informazio hori egiaztatzeko, erakundearen legezko ordezkaritzak erantzukizunpeko adierazpen bat egingo du (erantzukizunpeko adierazpena eskaera-orrian jasota dago). Edonola ere, erakunde eskatzaileak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren esku izan beharko ditu adierazpen horretan jasotako datuak egiazkoak direla erakusten duten dokumentuak.

Ekonomia- eta finantza-gaitasunari dagokionez, dagokion administrazio publikoaren ziurtagiria erantsi beharko da, II. eranskinean aurreikusitako ereduaren arabera, landunen eta/edo langabetuen eskaintza-deialdiaren mota, onuraduna izan den urteak eta urte bakoitzean azkenean likidatutako kopuruak ziurtatuz. Lanbideren 2016ko, 2017ko eta/edo 2018ko deialdien erakunde onuradunen kasuan, ez da beharrezkoa izango hiru deialdi horien ziurtagiria eranstea.

3.– Ezingo dira onuradun izan honako egoera hauetako batean diren erakundeak:

a) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean ez izatea.

Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla, dirulaguntza eman eta ordainketa bakoitza egin baino lehen. Hala ere, erakunde eskatzaileak berariaz aurka egin diezaioke egiaztatze horri, eta, halakorik egiten baldin badu, baldintza hori betetzen duela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu.

b) Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta ez izatea.

c) Zigor- edo administrazio-zehapenen bat izatea, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera kentzen diona, honako hauengatik gertatutakoak barnean direla:

Sexu-bazterkeriagatik zigorren bat jaso izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoak ezarritakoaren arabera.

Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onetsiriko Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bateginak 46.1.b) eta 46.bis.1.b) artikuluetan xedatutako zehapen osagarri batek hala ezarri izana, ebazpen irmo bidez.

d) Legez ezarritako kausaren bat izatea, laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten diona, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean aurreikusitakoak barne:

– Ez izatea berdintasun-planik indarrean, baldin eta Estatuaren araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa bada.

– 50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dituen legeen arabera.

e) Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako gainerako egoeretako batean egotea, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak 3. apartatu honetan xedatutako eskakizunen bat egiaztatzen ez badu, erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatu beharko da; adierazpen hori eskabide-orrian jasota dago.

3. artikulua.– Prestakuntza-planak eta diruz lagundu daitekeen jarduna.

1.– Prestakuntza-plantzat hartuko da prestakuntza-behar jakin batzuei erantzuteko osatutako prestakuntza-ekintzen multzoa, betiere kontuan hartuta, ekintzak zuzentzen diren taldearen tamainagatik, aurreikusitako prestakuntza-orduen bolumenagatik edo bestelako ezaugarri garrantzitsu batzuengatik, planaren onuradunen gaitasunak nabarmen hobetzen direla.

2.– Bete beharreko helburuen eta erakunde onuradunen prestakuntza-esparruaren edo -izaeraren arabera, prestakuntza-planen baitan profesionaltasun-ziurtagiriak lortzea xede duten ekintzak edo sektore produktibo jakin bateko gaitasunen edo hainbat jarduera-sektoreren gaitasun horizontal eta zeharkakoen prestakuntzara bideratutako beste ekintza batzuk jaso ahal izango dituzte.

3.– Prestakuntza-ekintzak.

3.1.– Deialdi honen ondorioetarako, prestakuntza-ekintzatzat hartuko da helburu, eduki eta iraupen propioak dituen irakaste- eta ikaste-prozesua, langileen gaitasuna eta kualifikazioak hobetzera bideratuta dagoena, baita horien lanbide-eguneratzea eta -espezializazioa hobetzera ere.

Prestakuntza-planetan jasotako eta «espezialitate programagarriei» buruzko prestakuntza-ekintzak gauzatzeko dirulaguntzak eman ahal izango dira. Ekintza horiek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren web-orrian argitaratuko dira, deialdia argitaratzen den egun berean, eta Prestakuntza Espezialitateen Katalogo Nazionaleko espezialitateei dagozkie, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko berariazko beste batzuei ere, enplegurako esanguratsuak baitira.

Teleprestakuntzako modalitatean finantzatuko dira, soilik, Euskal Autonomia Erkidegoko prestakuntza-ekintza espezifikoak, Lanbideren web-orrian argitaratutako «EAEko Jarduera Fiskal Bereziak» blokean sartuta daudenak, bai eta inskribatu berriak ere.

3.2.– Era berean, prestakuntza-planean aurkeztu ahal izango dira aurreko puntuan jaso ez diren prestakuntza-ekintzak, berritzaileak, garapen teknologikokoak edo salbuespenezkoak direlako, gehienez ere planeko ekintza guztien % 25ean.

Prestakuntza-ekintzek gutxienez 6 orduko iraupena eta gehienez 270 ordukoa izango dute parte-hartzaile bakoitzeko. Salbuespen gisa, beste muga batzuk ezarri daitezke eskarian behar bezala justifikatzen denean.

3.3.– Prestakuntza emateko modalitateak.

Prestakuntza-ekintzak modalitate hauetakoren batean eman beharko dira: aurrez aurrekoa, teleprestakuntza edo mistoa; prestakuntza-ekintzak egunero emateak ez du inola ere 8 orduko iraupena gaindituko:

a) Aurrez aurreko prestakuntzatzat jotzen da ikasgela batean irakasleek ikasle-talde bati ezaguera berak eta aldi berean transmititzen dizkietenean, edozein motatako baliabide didaktikoak erabilita.

b) Teleprestakuntzatzat jotzen da parte-hartzaileak ikaskuntzaren erritmoak bere denborara egokitzen dituenean; horretarako, prestakuntza-prozesua egingo den tokiaz gain, tutore/irakasleak izango ditu, zalantzak argitzeko eta aurrerapausoak egiaztatzeko. Modu horretan, erabilitako materialen edukiak osatu edo sendotuko ditu.

Teleprestakuntzako modalitatetzat jotzen da prestakuntza-ekintzak eskatzen duen aurrez aurreko partea iraupen osoaren % 20 edo gutxiago denean.

c) Modalitate mistoa diogunean, prestakuntza-ekintza bera emateko aurrez aurreko modalitatea eta teleprestakuntza konbinatzen dituenaz dihardugu.

Prestakuntza mistotzat hartzeko, modalitate bakoitzeko edukiek argi eta garbi bereizita eta zehaztuta egon behar dute, eta prestakuntza-ekintza finantzatzeko batu behar dira aurrez aurreko orduetarako aplikatutako moduluak eta teleprestakuntzako orduetarako aplikatutakoak (tutoretzak zernahi modalitatetakoak direla ere).

Modalitate bakoitzaren berezko baldintzak ere bete beharko dira, dagokion zatian.

Prestakuntza-ekintzak modalitate presentzialean edo modalitate mistoko zati presentzialean ematea errazteko, prestakuntza-ekintzak osorik edo zati batean eman ahal izango dira, «ikasgela birtualaren» bidez; nolanahi ere, prestakuntza presentzialtzat hartuko da. Era berean, modalitate presentziala ere egin ahal izango da, sistema bimodala erabiliz, zeinak irakasleari aukera emango baitio bertaratutako parte-hartzaile batzuei prestakuntza modu presentzialean emateko eta beste batzuei, berriz, modu birtualean; horrela, horietako batzuk gela batean egon ahal izango dira, eta, aldi berean, beste zati batek leku desberdinetan parte hartu ahal izango du prestakuntzan, modu partekatuan, gela birtualaren bidez.

Horretarako, martxoaren 28ko TMS/368/2019 Aginduko 17.2 artikuluaren arabera, gela birtualtzat jotzen da ikasteko ingurua, hots, tutore-prestatzaileak eta ikasleak biltzeko eta denbora errealean aritzeko duten testuingurua, izaera sinkronoa duen komunikazio-sistema telematiko baten bidez, ezagutzak trukatzeko prozesua gauzatu ahal izateko, eta, hala, gelan parte hartzen duten pertsonen ikaskuntza ahalbidetzeko.

Ikasgela birtualaren bidez ematen den prestakuntza egituratu eta antolatu egin behar da, une oro bermatzeko konektibitate sinkronizatua dagoela prestatzaileen eta parte hartzen duten ikasleen artean, bai eta komunikazioak noranzko bikoak direla ere.

Aurrez aurreko prestakuntza ikasgela birtualaren bidez garatzen denean, ikasgela birtualaren aplikazioak sortutako konexio-erregistro bat izan beharko du. Bertan, ikasgela horren bidez garatutako prestakuntza-ekintza bakoitzerako, ikasgelan parte hartzen duten pertsonak identifikatu beharko dira, bai eta haien konexio-datak eta -denborak ere; era berean, kontrol-organoek, ikasgela egiten den denboran, konexioa egin ahal izateko mekanismo bat izan beharko dute, 16. artikuluan jasotako kontrol- eta jarraipen-jardueren ondorioetarako. Hori ezinezkoa denean, parte-hartzailearen erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatu ahal izango da parte-hartzea. Deklarazio hori behar bezala egiaztatutako arazo teknikoen kasu jakinetan bakarrik erabili ahal izango da, eta, nolanahi ere, arazoak denboran mugatuta egon beharko dira.

Aurrez aurreko modalitatearen zatia ikasgela birtual bidez edo irakaskuntza bimodaleko sistema bidez egiten denean, ezagutzak transmititzen direla eta prestakuntza-ekintza edo -taldeetan aurreikusitako helburuak eta edukiak garatzen direla bermatu beharko da. Era berean, prestakuntza-erakundeek horren berri eman beharko dute prestakuntza-jarduera hasteko jakinarazpenetan.

Gela birtualaren bidezko aurrez aurreko prestakuntza ez zaie aplikatuko trebetasun praktikoak eskuratzeko espazioak, instalazioak eta/edo ekipamendua erabiltzea eskatzen duten prestakuntza-espezialitateko edukiei; horretarako, ikasleen presentzia fisikoa behar da. Era berean, prestakuntza-espezialitate bat emateko parte-hartzaileen presentzia fisikoa beharrezkoa bada, eduki eta/edo ebaluazio horiek ezin izango dira modu birtualean egin.

Gehienez ere, finantzatutako prestakuntza-ekintza guztien % 10 baino ezin izango da eman gela birtualean edo sistema bimodalean.

3.4.– Teleprestakuntza-modalitatean irakasteko baldintzak:

3.4.1.– Edukiei dagokienez:

a) Teleprestakuntzako eta prestakuntza mistoko modalitatean prestakuntza-ekintza bat egiteak irakaskuntza-ikaskuntza prozesu bat dagoela bermatu behar du, aurrez aurreko modalitateko ekintzek bezala. teleprestakuntzak parte-hartzaileen, tutore-prestatzaileen eta beste toki batean kokatutako baliabideen arteko elkarreragina eskatzen du.

b) Ez da teleprestakuntza pdf formatuko edo beste formaturen bateko edukiak deskargatzea.

c) Parte-hartzailea edukietatik/ikasgaietatik pasatzen denean erregistratuta geratu behar da.

d) Parte-hartzaileek egingo duten prestakuntza-ekintzaren iraupena erakunde prestatzaileak adieraziko du, helburua lortzeko aproposena izango delakoan.

3.4.2.– Tutoretza-jarduerei dagokienez:

a) Teleprestakuntzarako, ikaskuntza sistematizatua dakarten euskarri didaktikoak erabili behar dira, eta, nahitaez, tutorearen laguntzarekin osatuko da.

b) Tutore berak ez du espezialitate desberdinetako prestakuntza-ekintzen tutoretza gauzatu behar. Egoera hori gertatzen bada, haien gaitasunak eta eskura duten laguntza teknikoa zehaztuko dira (adituak).

c) Tutore-prestatzaileak prestakuntza-prozesuan zehar egindako jarduera guztien erregistroa eramango du, parte-hartzaileek egindako kontsulten eta zalantzen argitzea bere funtzioko jarduera espezifikoetatik bereiziz; haien gutxienekoak deialdiaren 4. eta 13. artikuluetan zehazten dira. Tutore-prestatzailearen esku-hartzeak bat etorri behar du tutoreen jardunaren plangintzarekin eta prestakuntza-ekintzaren programazioarekin.

3.4.3.– Jarraipen- eta ebaluazio-kontrolei dagokienez:

a) Ebaluazio-probak egin ahal izateko, parte-hartzaileak proba horiek sortzen dituzten edukietan sartu behar du aldez aurretik, jarraipenaren eta ebaluazioaren plangintzan ezarritakoa kontuan hartuta.

b) Tutore-prestatzaileak bermatu behar du proba horiek prestakuntza-prozesua garatzeko sekuentzia egokiaren arabera egiten direla.

c) Parte-hartzaile bukatutzat hartzeko prestakuntza-ekintzarako ezarritako aldizkako jarraipen- eta ebaluazio-kontrolen % 75 ere egin behar izan ditu gutxienez.

3.4.4.– Plataformak sortutako erregistroei dagokienez:

a) Informazioa hobeto tratatzeko, Lanbidek eskatuko du plataformak sortutako eta erregistratutako datuak euskarri informatikoan eman diezazkioten (kalkulu-orria edo antzekoa): parte-hartzaileen jarduera-datuak (lehen eta azken sarbidearen datak, konexio-orduen kopurua, egun desberdinen kopurua), ebaluazio-proben datu osoak (burutze-data, erabilitako denbora...) eta egindako tutoretzei eta erantzundako kontsultei buruzko datu osoak, LAN-Fn erantsitako ereduaren arabera.

b) Plataformak partaideak eta egiten dituzten jarduera guztiak erregistratu behar ditu. Halaber, txostenak egitea erraztuko du, parte-hartzaileek ikastaro bakoitzeko elementu eta jarduera bakoitzetik egin duten pasaera eta plataforman egin dituzten kliken arteko denbora biltzeko.

3.4.5.– Deialdi honi begira, teleprestakuntza izango da Baliabide Zentroetan emandako prestakuntza. Baliabide Zentrotzat hartuko da banakako ekipamendu didaktikoa duen instalazioa; parte-hartzaileak hara joaten dira, hainbat euskarriren bidez prestakuntza eskuratzeko eta, han, beren zalantzak argitzeko tutoretza-motaren bat edukiko dute.

3.4.6.– Teleprestakuntza-plataformen gutxieneko ezaugarriak.

1) Prestakuntza gauzatzeko onuradunek erabiltzen duten teleprestakuntza-plataformak honako baldintza hauek bildu beharko ditu:

a) Prestakuntza-proiektu bat eduki behar du, ikasteko metodologia, jarraipena eta ebaluazioa zehaztuta.

b) Lineako eskuliburu bat eduki behar du ikaslearentzat, plataformaren eta ikaslearen beraren oinarrizko eragiketen funtzionamenduari buruzkoa, lineako prestakuntzaren jarraipena egiteko. Eskuliburua deskargatu eta off-line kontsultatu ahalko da.

c) «Online» edo lineako ikaskuntza-programa bat eduki behar du, ikasleentzako prestakuntza kudeatzeko eta bermatzeko ahalmen nahikoarekin; gainera, honako baldintza hauek bete beharko ditu:

– Arau tekniko aplikagarrian adierazitako fidagarritasun-, segurtasun-, irisgarritasun- eta interaktibitate-mailak bildu behar ditu.

– Erabiltzaile posible guztiei aldi berean sartzea ahalbidetu behar die, ikastaldiaren etapa guztietan berdin atxikiko den plataformaren banda-zabalera ahalbidetuta.

d) Plataforma erabiltzeko lizentzia egokiak eduki behar ditu.

e) Ez du inolako publizitaterik eduki behar. Logotipoa eta fabrikatzailearen copyrighta ez dira publizitatetzat hartuko.

f) Edukiak editatzeko aukera eduki behar du.

g) Astean 7 egunez eta 24 orduz erabilgarri egon behar da.

2) Honako komunikazio-tresna hauek ere eduki beharko ditu:

a) Foroak: foro anitzak eta aldiberekoak ireki, itxi eta kategorizatzeko aukera, eta gutxienez 4 Mb-ko fitxategiak igotzekoa.

b) Txatak: prestakuntza-ekintza bakoitzeko gutxienez txat-kanal bat irekitzeko aukera.

c) Mezu elektronikoak: tutoreak jasotako mezu guztiak antolatzeko eta etiketatzeko aukera, baita artxibo bat baino gehiago eransteko aukera ere.

d) Ekitaldi-egutegia: egutegi bat, ikastaldiak hartzen dituen hilabeteak bilduta, pertsonalizatua eta interaktiboa.

e) Informazio-gunea: tutore eta partaideen aukera editatzeko ikastaldiari buruzko informazioa, albisteekin eta webguneekin lotutakoa.

f) FAQak: galdera ohikoenei buruzko informazioa.

g) Lineako erabiltzaileak: konektatuta dauden partaideak etengabe ikusteko aukera.

h) Lantaldeak: egoki iritzitako lantalde guztiak sortzeko aukera.

i) Kalkulaturiko denborekin ebaluazio objektiboak sortzeko aukera.

3) Plataforma administratzeko, honako eskakizun hauek bete beharko dira:

a) Prestakuntza-ekintzaren interfazea edukitzea, non Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak aditzera emango baitu jardueraren finantzaketak izaera publikoa duela.

b) Babeskopiak aldizkakotasun nahikoa izatea, sistema eroriz gero datu guztiak berreskuratuko direla bermatzeko.

c) Partaideen eta haiek egiten dituzten jarduera guztien erregistroa eramatea, eta ikasturte bakoitzeko elementu eta jarduera bakoitzetik iragan diren partaideak biltzea ahalbidetzen duten eta plataforman egindako klik bakoitzaren arteko denbora jasotzen duten txostenak egitea.

d) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari baimena ematea, dagokion klabearen bidez, prestakuntza-jarduera guztien kontrola eta jarraipena burutu ditzan.

e) Plataformaren kudeaketa-gida bat edukitzea.

f) Arazoak konpontzeko laguntza teknikoa izatea, 24 orduan erantzuteko ahalmenarekin.

g) Bideoko, audioko eta bit-mapen irudiko formatuei euskarria ematea, multimedia-formatuan edukiak eskaintzeko modua izateko ikaskuntza- eta ebaluazio-jardueretan.

4) Prestakuntza-ekintza bakoitzaren programazioa garatzen duten prestatzaileen jardunaren plangintza izan beharko du erakunde onuradunak.

3.4.7.– Teleprestakuntzako modalitatean prestakuntza ematen duten tutore-prestatzaileen betekizunak eta egitekoak:

Teleprestakuntzako modalitatean prestakuntza ematen duten tutore-prestatzaileek prestakuntza edo esperientzia beharko dute izan modalitate horretan.

Teleprestakuntzako modalitatearen jarraipena eta kalitatea bermatzeko, 10 ordutik gorako iraupena duten prestakuntza-ekintzen kasuan, 30 partaideko, astean 10 orduko gutxieneko dedikazioa ezarriko zaio tutore-prestatzaileari prestakuntza-ekintzaren plangintzan.

Dena den, eta 10 ordutik beherako prestakuntza-ekintzei dagokienez, tutore-prestatzailearen dedikazioa ikasleko gutxienez 20 minutukoa izango dela bermatuko da.

Parte hartzen duten 80 partaideko tutore bat izan beharko da gutxienez.

Tutore-prestatzailearen funtzioak honako hauek izango dira gutxienez:

a) Prestakuntza-taldeko partaideen harrera-plana garatzea prestakuntza-ekintzaren ezaugarri espezifikoen arabera.

b) Ikasleak orientatzea eta gidatzea jarduerak egitean, materialak erabiltzean eta ikaskuntzako plataforma birtualaren tresnak erabiltzean prestakuntza-ekintzetan aurreikusiriko ahalmenak eskuratzeko.

c) Ikasleen partaidetza sustatzea gogoeta- eta debate-jarduerak proposatuz, banakako zereginak eta talde-lana antolatuz eta ezarritako komunikazio-tresnak erabiliz.

d) Parte-hartzaileek egindako jardueren jarraipena eta balorazioa egitea, zalantzak argituz eta arazoak konponduz, ikaskuntzako plataforma birtualaren tresnen bidez, aurreikusitako plangintzari atxikita.

e) Parte-hartzaileak ebaluatzea, ezarritako irizpideen arabera, eta dagozkion ebaluazio-proben antolamenduan eta garapenean parte hartzea.

f) Prestakuntza-jarduerak antolatzeko, kudeatzeko eta garatzeko ardura duten gainerako taldekideekiko koordinazioa eskatzen duten jarduera guztietan parte hartzea.

3.5.– Aurrez aurreko prestakuntza-ekintzak gehienez 25 parte-hartzailerekin antolatu ahal izango dira, profesionaltasun-ziurtagirietan izan ezik, horietan ikastetxeak egiaztatutako parte-hartzaileen kopuruak zehaztuko baitu muga. teleprestakuntzako ekintzak gehienez 80 parte-hartzailerentzat eskatu ahal izango dira, eta gutxienez tutore bat izango dute kopuru horretarako. Ekintza mistoen kasuan, aipatu mugak errespetatuko dira, kasuan kasuko prestakuntza-modalitatearen arabera.

4.– Prestakuntza-planak bete beharko dira dirulaguntza emateko behin betiko ebazpena jakinarazitako egunaren hurrengo egunetik 2024ko urriaren 14ra bitarteko aldian.

Justifikazio-memoria 2024ko urriaren 31 baino lehen aurkeztuko da.

Prestakuntza-plana osatzen duten prestakuntza-ekintzetako bat, gutxienez, 2022an hasiko da, eta gehienez ere dirulaguntza emateko behin betiko ebazpena jakinarazi ondorengo bi hilabeteko epean.

Edonola ere, prestakuntza-planeko prestakuntza-ekintzen ehuneko hirurogei 2023ko azaroaren 30a baino lehen hasi behar dira.

5.– Prestakuntza-planei dagozkien betekizunak.

Prestakuntza-planek honako hauek bildu behar dituzte:

a) Lurralde Historikoen eta/edo teleprestakuntzaren arabera garatu beharreko prestakuntza-ekintzak, horretarako prestatutako inprimaki eta aplikazioetan zehazten den banakapenarekin.

b) Prestakuntza-ekintzek bakoitzaren lehentasunaren arabera zenbakituta egon beharko dute, 1. zenbakitik hasita eta dagokion azken zenbakian amaituta.

c) Prestakuntza-ekintzak gauzatzeko aurreikusitako egutegia.

4. artikulua.– Prestakuntzaren hartzaileak.

EAEko langile guztiek parte hartu ahal izango dute diruz lagundutako ekintzetan. Mendetasun-egoeran dauden pertsonen zaintzaile ez-profesionalek, mendetasun-egoeran dauden pertsonen arretarekin lotutako prestakuntza-ekintzetan parte hartu ahal izango dute, betiere Eusko Jaurlaritzak mota honetako prestakuntza eskaintzeko baimendu dituen erakundeetan egiten badute.

Administrazio publikoetako langileek edozein modalitateko zeharkako ekintzetan soilik parte hartu ahal izango dute, planaren parte-hartzaile guztien % 10 gainditu gabe.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan edo beste enplegu-zerbitzu publiko batean enplegu-eskatzaile gisa izena emandako edo Gazte Bermearen Fitxategi Nazionalean inskribatutako langile langabeen parte-hartzea planean parte hartzen duten pertsonen % 30ekoa izango da gehienez, haren barruan prestakuntza hasten duten pertsona guztien aldean. Zentzu horretan, parte-hartzaileak langabetzat hartuko dira, baldin eta prestakuntza-ekintza hastean egoera horretan badaude. Halaber, prestakuntza-jardueretan parte hartu ahal izateko, langabeak Lanbideko Orientazio Zerbitzuak proposatutakoak izatea gomendatzen da.

Prestakuntza-planen titularrak eta dirulaguntzen onuradunak diren erakunde titularretako langile-zerrendako langileek parte hartu ahal izango dute eurek kudeatzen dituzten prestakuntza-ekintzetan, baina betetze-plan bakoitzeko parte-hartzaileen % 10 gainditu gabe, eta ezin izango dute inola ere gainditu langile-zerrendako langile guztien % 10.

5. artikulua.– Dirulaguntzaren zenbatekoa.

1.– Prestakuntza-planaren dirulaguntzaren zenbateko osoa plana osatzen duen prestakuntza-ekintza bakoitzaren dirulaguntzaren zenbatekoaren batura izango da.

2.– Prestakuntza-ekintza bakoitza parte-hartzaileko eta prestakuntza-orduko kostuaren arabera finantzatuko da, deialdi honen III. eranskinean aurreikusitako modulu ekonomikoen arabera.

Modulu ekonomiko bakoitzak hiru osagai ditu: horietako bi zuzeneko kostuei buruzkoak dira, langileenak (A) eta funtzionamenduarenak (B), eta hirugarrena zeharkako kostuei buruzkoa (C), zuzeneko kostuei buruzko moduluen baturaren gainean % 10eko ehunekoa aplikatuta kalkulatuta.

A modulu ekonomikoa, langileen zuzeneko kostuei buruzkoa, 12 parte-hartzailez biderkatuko da beti; funtzionamendu-kostuei buruzko B modulu ekonomikoak, berriz, eskatutako parte-hartzaileen kopurua hartuko du kontuan.

Aurrez aurreko irakaskuntzaren modalitatean, profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera bideratuta ez dauden prestakuntza-espezialitateei dagokienez, bi B modulu bereizten dira: batetik, «oinarrizko mailari» dagokiona, zeina oinarrizko gaitasunak eta kualifikazioak garatzeko gaitasuna ematen duen zeharkako gaiei edo gai orokorrei buruzko prestakuntza ematen denean aplikatuko baita, eta, bestetik, «goi-mailako» modulua, prestakuntzak espezializazioa eskatzen duten eta/edo programazio- eta/edo zuzendaritza-gaitasunak garatzeko gaitasuna ematen duten gaiak dituenean aplikatuko dena.

Modulu ekonomikoak % 50era arte handitu ahal izango ditu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, prestakuntza-erakundeak hala eskatzen badu, espezialitateagatik eta ezaugarri teknikoengatik finantzaketa handiagoa behar duten prestakuntza-ekintza jakin batzuen berezitasunaren arabera. Inguruabar horiek behar bezala egiaztatu beharko dira.

Teleprestakuntzaren kasuan, ez da aplikagarria arestian adierazitakoa; izan ere, parte-hartzaile bakoitzeko orduko 7,50 euroko modulu bakarra dago, zuzeneko eta zeharkako kostuak barne hartzen dituena.

Parte-hartzaile bakoitzeko ordu bakoitzeko aplikatu beharreko modulu ekonomikoek, eta, hala badagokio, izan dezaketen igoerak, ezingo dituzte gainditu uztailaren 3ko 694/2017 Dekretua garatzen duen martxoaren 28ko TMS/368/2019 Aginduan aurreikusitakoak. Oinarrizko mailako prestakuntza ez-egiaztagarriaren kasuan, ezin izango da partaide eta orduko 9 euroko modulua gainditu eta, profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera zuzenduta dauden prestakuntza-ekintzen kasuan, urriaren 10eko ESS/1897/2013 Aginduan jasotakoa (horren bidez garatzen da 34/2008 Errege Dekretua, urtarrilaren 18koa, profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituena). Ondorioz, aplikatu beharreko azken modulua osatzen duten hiru moduluen batura handiagoa balitz paragrafo honetan aurreikusitakoak baino –edo, hala badagokio, horien ordez ezartzen diren eta deialdi hau argitaratzen denean indarrean dauden araudietan aurreikusitakoak baino–, azken horiek aplikatuko dira.

3.– Prestakuntza-erakundeek prestakuntza-plan bat baino ezin izango dute eskatu, eta, gehienez ere, 2.100.000 eurokoa, betiere kontuan izanik pertsona eta ordu bakoitzeko ezarritako modulu ekonomikoak.

4.– Gainera, honako muga hauek ezartzen dira planaren aurkezpen ekonomikorako, parte hartzen duten dirulaguntza-lerroen kopuruaren arabera, hau da, dirulaguntza jaso dezaten lerrotzat joz aurrekontua osatzen duten 49 lerroak, 1.3 artikuluan eta I. eranskinean xedatutakoaren arabera:

– Lerro batera edo bira aurkezten bada: lerro bakoitzera bideratutako aurrekontuaren % 60.

– 3-5 lerrotara aurkezten bada: lerro bakoitzera bideratutako aurrekontuaren % 50.

– 6-9 lerrotara aurkezten bada: lerro bakoitzera bideratutako aurrekontuaren % 40.

– 10 lerrotara edo gehiagora aurkezten bada: lerro bakoitzera bideratutako aurrekontuaren % 30.

Muga horiek aplikatzeko, eskatzaileak prestakuntza-ekintza bakoitzean adierazitako lehentasuna hartuko da kontuan.

6. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

1.– Deialdi honen esparruko dirulaguntzak jasotzeko eskabideak elektronikoki izapidetuko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aplikazio informatikoaren bidez (LAN-F). Aplikazio horretara sarbiderik ez duten erakundeek edo enpresek Lanbideren web-orriaren bidez eskatu ahal izango dute: www.lanbide.euskadi.eus

Administrazio-prozeduraren informazio-fitxa (izapidetze elektronikorako jarraibideak ematen dituena) helbide honetan egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/servicios/1073803.

2.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

3.– Dirulaguntzaren eskabidearekin batera, laguntzaren xede den prestakuntza-plana aurkeztuko da, 3. artikuluan adierazitako baldintzekin eta, hala badagokio, sozietate-talde bateko kide dela egiaztatzen duen dokumentazioarekin.

4.– Gainera, hala dagokionean, balorazio-irizpideak egiaztatzeko, jarraian adierazitako ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, edo beste administrazio publikoek emandako agiriak, ziurtagiri horietan ezarritako eduki guztiak jasotzen dituztenak:

a) 9. artikuluaren A.1 atalean xedatutako balorazio-irizpideak egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuetako deialdiak aipatzen direnean: enplegurako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen eta deialdia kudeatzen duen administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, familia profesionalaren edo/eta modalitatearen esperientzia egiaztatzen duena, IV. eranskinean jasotako ereduaren arabera; LAN-F aplikaziotik ere atera daiteke eredua.

b) 9. artikuluaren A.2 atalean aurreikusitako balorazio-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuen deialdiei buruzkoa bada: enplegurako lanbide-heziketaren gaineko eskumena duen eta deialdia kudeatzen duen administrazioaren ziurtagiria, ikasleek 2016, 2017 eta 2018ko langile landunei zuzendutako eskaintzako prestakuntza-deialdietan izan duten asebetetzearen batezbesteko haztatua egiaztatzen duena onuradun gisa agertu diren horietan eta prestakuntza-planean aurkezten diren prestakuntza-ekintzetako familia profesionaletan; edo/eta prestakuntza-planean aurkezten diren prestakuntza-ekintzen modalitatean edo/eta zeharkako eskumenetan, V. eranskin gisa argitaratutako ereduaren arabera; LAN-F aplikaziotik ere atera daiteke eredua.

c) 9. artikuluaren B.1 atalean xedatutako balorazio-irizpideak egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuetako deialdiak aipatzen direnean: enplegurako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen eta deialdia kudeatzen duen administrazioaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, ikasleek 2016, 2017 eta 2018ko langile landunei zuzendutako eskaintza-prestakuntzako deialdietan (onuradun izan diren horietan) izandako asebetetzearen batez besteko haztatua egiaztatzen duena, VI. eranskinean jasotako ereduaren arabera; LAN-F aplikaziotik ere atera daiteke eredua.

d) 9. artikuluaren B.2 atalean xedatutako balorazio-irizpideak egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuetako deialdiak aipatzen direnean: enplegurako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen eta deialdia kudeatzen duen administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, 2016, 2017 eta 2018an langile landunei lehentasunez zuzendutako deialdietako dirulaguntzen betetze-mailaren batezbesteko haztatua egiaztatzen duena, VII. eranskinean jasotako ereduaren arabera; LAN-F aplikaziotik ere atera daiteke eredua.

e) 9. artikuluaren B.3.1 atalean xedatutako balorazio-irizpideak egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuetako deialdiak aipatzen direnean: enplegurako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen eta deialdia kudeatzen duen administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, 2016, 2017 eta 2018ko langile landunei lehentasunez zuzendutako deialdietan prestakuntza jaso duten partaideen kopuruaren batezbesteko haztatua egiaztatzen duena, VIII. eranskinean jasotako ereduaren arabera; LAN-F aplikaziotik ere atera daiteke eredua.

f) 9. artikuluaren B.3.2 atalean xedatutako balorazio-irizpideak egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuetako deialdiak aipatzen direnean: enplegurako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen eta deialdia kudeatzen duen administrazioaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, 2016, 2017 eta 2018ko langabeei lehentasunez zuzendutako deialdietan prestakuntza jaso duten partaideen kopuruaren batezbesteko haztatua egiaztatzen duena, IX. eranskinean jasotako ereduaren arabera; LAN-F aplikaziotik ere atera daiteke eredua.

g) 9. artikuluaren B.3.3 atalean xedatutako balorazio-irizpideak egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuetako deialdiak aipatzen direnean: enplegurako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen eta deialdia kudeatzen duen administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, 2016, 2017 eta 2018an langile landunei lehentasunez zuzendutako deialdietan azkenean likidatutako dirulaguntzaren batezbesteko haztatua egiaztatzen duena, X. eranskinean jasotako ereduaren arabera; LAN-F aplikaziotik ere atera daiteke eredua.

h) 9. artikuluaren B.3.4 atalean xedatutako balorazio-irizpideak egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuetako deialdiak aipatzen direnean: enplegurako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen eta deialdia kudeatzen duen administrazioaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, 2016, 2017 eta 2018ko langabeei lehentasunez zuzendutako deialdietan azkenean likidatutako dirulaguntzaren batezbesteko haztatua egiaztatzen duena, XI. eranskinean jasotako ereduaren arabera; LAN-F aplikaziotik ere atera daiteke eredua.

i) 9. artikuluaren B.4.1 atalean xedatutako balorazio-irizpideak egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuetako deialdiak aipatzen direnean: enplegurako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen eta deialdia kudeatzen duen administrazioaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, 2016, 2017 eta 2018an langile landunei lehentasunez zuzendutako deialdietan onuradunek titularizatutako planetan % 60 baino gehiagorekin amaitu duten langile okupatuen partaidetzaren batezbesteko haztatua egiaztatzen duena, XII. eranskinean jasotako ereduaren arabera; LAN-F aplikaziotik ere atera daiteke eredua.

j) 9. artikuluaren B.4.2 atalean xedatutako balorazio-irizpideak egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuetako deialdiak aipatzen direnean: enplegurako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen eta deialdia kudeatzen duen administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, 2016, 2017 eta 2018an langile landunei lehentasunez zuzendutako deialdietan onuradunek titularizatutako planetan plantillako 50 langiletik beherako enpresetan prestakuntza amaitu duten langileen partaidetzaren batezbesteko haztatua egiaztatzen duena, XIII. eranskinean jasotako ereduaren arabera; LAN-F aplikaziotik ere atera daiteke eredua.

5.– Eskabideak betekizun guztiak betetzen ez baditu, interesdunari jakinaraziko zaio hamar egun balioduneko epea duela hutsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak eransteko. Halaber, adieraziko zaio horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, horretarako ebazpena eman ondoren eta Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

7. artikulua.– Prozedura eta ebazpena.

1.– Prozedura izapidetzeko organo eskuduna Enplegurako Lanbide Heziketako Zuzendaritza izango da, eta ebazteko organo eskuduna, berriz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia.

2.– Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagoka-prozedura izango da, eta egintza bakarrean ebatziko dira prestakuntza-planak gauzatzeko aurkeztutako eskabide guztiak.

Prestakuntza-planeko prestakuntza-ekintza bakoitza banan-banan baloratuko da, eta lehiaketa-prozesua I. eranskinean jasotako dirulaguntzen lerro bakoitzeko garatuko da (49 lerro).

3.– Eskabideak aztertzeko eta haien balorazioa egiteko, batzorde tekniko bat osatuko da. Batzordea honako kide hauek osatuko dute: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko arduraduna eta Zerbitzuko bi teknikari. Ebaluazio-batzorde horretako kideen osaera Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunean (https://www.lanbide.euskadi.eus) eta EHAAn argitaratuko da.

4.– Eskabideek deialdi honetan parte hartzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, ebaluazio-batzordeak 9. artikuluan aurreikusitako irizpideen arabera egingo du balorazioa, eta behin-behineko ebazpen-proposamena egingo du, 8. artikuluan araututako laguntza zehazteko sistema kontuan hartuta, behin-behinean onestea edo ukatzea proposatzen diren ekintzak adierazita, dirulaguntza-lerroen arabera banatuta.

Behin-behineko ebazpen hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunean argitaratuz jakinaraziko da (www.lanbide.euskadi.eus), eta 10 egun baliodun emango dira erakunde interesdunek LanF aplikazio informatikoaren bitartez alegazioak egin ditzaten edo eskabideari uko egin diezaioten, prestakuntza-planean behin-behinean onetsitako prestakuntza-ekintza guztiei dagokienez.

5.– Alegazioak aztertu ondoren, ebaluazio-batzordeak behin betiko ebazpen-proposamena prestatuko du, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari helaraziko dio, hori baita ebazpena egiteko organo eskuduna.

6.– Behin betiko ebazpenak dirulaguntza emango zaien prestakuntza-ekintzak eta horien zenbatekoa jasoko ditu, balorazioaren ondoriozko lehentasun-hurrenkeraren arabera, dirulaguntza-lerroei jarraikiz banatuta, bai eta ukatzen direnak eta ukatzeko arrazoiak ere; hori guztia prestakuntza-erakunde interesdunei jakinaraziko zaie, Lanbideren webgunean argitaratuta (www.lanbide.euskadi.eus). Erakundeek 10 egun balioduneko epea izango dute prestakuntza-plan osoa onartzeko edo ukatzeko, modu telematikoan, LanF aplikazioan. Epe hori igaro eta jakinarazpenik onartzen ez bada, dirulaguntzari uko egiten diotela ulertuko da.

7.– Behin betiko ebazpenean aurrekontu-kreditua falta delako ezetsi diren dirulaguntza-eskaerak dirulaguntza-lerroen arabera ordenatuta agertuko dira, balorazio-irizpideak aplikatuz ateratzen den hurrenkeran. Hartara, prestakuntza-erakunde onuradunen batek dirulaguntzari uko egiten badio, dirulaguntza hurrengoari emango zaio, laguntza zehazteko ezarritako irizpideen arabera, betiere kreditu nahikoa liberatu bada horri erantzuteko eta, sortzen den unean, zilegi bada hura gauzatzea, deialdiaren baldintzen eta aurrekontu-egikaritzako arauen arabera.

Ukoekin liberatutako kredituarekin emandako dirulaguntzak Lanbideren webgunean (www.lanbide.euskadi.eus) argitaratuz jakinaraziko zaizkie prestakuntza-erakunde interesdunei, eta 10 egun balioduneko epean onartu beharko dira; bestela, uko egiten diotela ulertuko da. Hartara, esleipen-prozedura amaitutzat emango da.

Lehentasun-hurrenkeran atzerago dagoen eskaera bati ezin izango zaio dirulaguntza hori eman, kreditu erabilgarri nahikorik ez egoteagatik lehentasun-hurrenkera horretan aurrerago dagoen beste eskaera bat dirulaguntzarik gabe utzi bada.

8.– Prozedura ebazteko eta behin betiko ebazpena jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Epe hori igaro ondoren ebazpen espresurik jakinarazten ez bada, eskabidea ezetsitzat jo ahal izango da.

9.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

10.– Erakunde onuradunei dirulaguntzak emateko eta ordaintzeko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo haren organismo autonomoek emandako antzeko dirulaguntzen edo laguntzen karietara bideratzen hasi diren eta oraindik izapidetzen ari diren itzulera- edo zehapen-prozedurak amaituta egotea.

11.– Beharrezkoa da deialdi honetan onartutako prestakuntza-plana benetan gauzatzea. Ildo horretatik, erakundeak prestakuntza-ekintza bat aldatzeko eskatu ahal izango du dirulaguntza-lerro beraren barruan, eta, sektoreko prestakuntza-ekintzen kasuan, familia profesional bereko espezialitate batekoa izan beharko du. Era berean, prestakuntza-ekintza berria(k) parte-hartzaileen kopuru berekoak izan beharko d(ir)a, ordu-kopuru berekoa(k), eta ordezten duenaren kostu bera edo txikiagoa izango du(te). Ordezten den ekintza hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak baimendu beharko du aldez aurretik.

Titular bakoitzak baimendu beharreko aldaketen gehieneko muga finantzatu zaizkion ekintza guztien % 30 da.

12.– Publikotasunaren printzipioa betetzeko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da zer erakundek jaso duten dirulaguntzaren bat deialdi honen babesean eta zenbateko laguntza jaso duten.

8. artikulua.– Laguntzaren zehaztapena.

1.– Eskaerak aurkezteko eta akatsak 6. artikuluan ezarritako eran zuzentzeko epea amaitutakoan, prestakuntza-planetan jasotako prestakuntza-ekintzen balorazio teknikoa egingo da, 9. artikuluan aurreikusitako irizpideen arabera, horien arteko harremana ezartzeko, aurkeztutako ekintzen eskaerak puntuazio handiena izan dutenetik txikiena izan dutenera antolatuta.

2.– Prestakuntza-plan bakoitzari eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, honela jokatuko da: aurkeztutako prestakuntza-plana osatzen duten prestakuntza-ekintzen orduak biderkatuko dira parte-hartzaileen kopuruarekin eta 5. artikuluaren arabera dagokion modulu ekonomikoaren zenbatekoarekin.

3.– 9. artikuluko balorazio-irizpideak aplikatzearen ondoriozko lehentasun-ordenari jarraituz emango dira dirulaguntzak, honako arau hauek aplikatuz:

3.1.– Balorazio teknikoan lortutako puntuazioan oinarrituta, prestakuntza-ekintza guztiak oro har eta bereziki Teleprestakuntzaren eta Lurralde Historikoaren arabera antolatuko dira, eta lurralde historiko bakoitzean sektoreka eta zeharka, eta sektoreka familia profesionalen arabera eta zeharkakoetan gaitasunen arabera.

3.2.– Lerro bakoitzerako aurrekontua banatuko da, balorazio teknikoan lortutako puntuazioaren arabera, aurrekontua agortu arte.

3.3.– Dirulaguntza-lerroren baten aurrekontua agortzen ez bada, soberakina honela banatuko da:

3.3.1.– Ekintza sektorialetan eta lurralde historikoen arabera, finantzatu ez diren eta puntuazio handiena duten ekintzei, zein familiatakoak diren kontuan hartu gabe.

3.3.2.– Zeharkako ekintzetan eta lurralde historikoen arabera, finantzatu ez diren eta puntuazio handiena duten ekintzei, zein eskumenekoak diren kontuan hartu gabe.

3.3.3.– Teleprestakuntzan, sektoreko ekintzei, lurralde historiko bakoitzari dagokion ehunekoan.

3.4.– 1., 2. eta 3. puntuetan deskribatutako prozedura aplikatu ondoren, eta soberan jarraitzen badu, lehentasun-ordenaren arabera, lurralde historikoa eta modalitatea edozein izanda ere.

4.– Aurreko arau horiek aplikatuta azkeneko dirulaguntza puntuazio berbera lortu duten prestakuntza-planetako ekintza biri edo gehiagori badagokie, 9. artikuluko a.2 letran aurreikusitako irizpidean puntuaziorik handiena lortu duen ekintzari emango zaio dirulaguntza. Hala eta guztiz ere, berdinduta jarraitzen badute, 9 artikuluko a.1 letran aurreikusitako irizpidean puntuazio handiena lortu duen ekintzari emango zaio dirulaguntza. Berdinketa hausteko hirugarren elementu gisa, kontuan hartuko da puntuaziorik handiena duena b.2 irizpidean, eta hurrengoak, eta, hurrenkera horretan, puntuaziorik handiena duena b.1, b.3 eta b.4 irizpideetan.

5.– Ez da finantzatuko balorazio ekonomikotik ateratzen den zenbatekoa baino gutxiagoko prestakuntza-ekintzarik.

6.– Edozein prestakuntza-planek ezingo du inolaz ere eskuratu 1.680.000 eurotik gorako dirulaguntzarik.

9. artikulua.– Balorazio-irizpideak.

Prestakuntza-planen balorazio teknikoa egiteko, irizpide guztietan, onuraduntzat hartuko da haren titularra edo sozietate-taldea. Sozietate-talde batekoa dela ulertuko da, 1407/2013 (EB) Erregelamenduaren 2.2 artikuluaren arabera enpresa bakar batean integratuta dagoela uste denean, edo Merkataritza Kodearen 42. artikuluko irizpideekin bat etorriz, sozietate-talde berekoa denean.

Horretarako, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Prestakuntza-planaren onuradunak aurkeztutako prestakuntza-ekintzen adierazleak.

Atal honetan, eta gehienez ere 100etik 30 puntu lortzeko aukerarekin, honako hauek hartuko dira kontuan:

a.1.– 2010., 2011., 2012., 2013., 2014., 2016., 2017. eta 2018. urteetako deialdietan langile landunei lehentasunez zuzendutako eskaintza-prestakuntzarako administrazio publikoen laguntzen deialdietan onuradun gisa eta/edo irakasle gisa izandako esperientzia, familia profesionalaren eta/edo modalitatearen arabera. 20 puntu gehienez.

Hau da, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2016, 2017 eta 2018an langile landunei lehentasunez zuzendutako eskaintza-prestakuntzarako administrazio publikoen laguntza-deialdietan onuradun edo/eta irakasle gisa izandako esperientziaren urte-kopurua, prestakuntza-planean aurkezteko diren prestakuntza-ekintzen modalitatean, edo/eta familia profesional desberdinetan edo/eta zeharkako eskumenetan, «espezialitate programagarrien» katalogoan ezarritako kodeketaren arabera, zeina Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunean argitaratuko baita deialdiaren argitalpenaren egunean bertan, prestakuntza-espezialitateen katalogo nazionaleko espezialitateekin bat.

EAEren eremuan onartutako laguntza desberdinen deialdietan onuradun edo/eta irakasle izan diren erakundeek dagokion administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, 2012, 2013, 2014, 2016, 2017, 2018, 2019 eta 2020an langile landunei lehentasunez zuzendutako eskaintza-prestakuntzako laguntza-deialdietan onuradun edo irakasle izan diren urteei dagokienez, prestakuntza-planean aurkeztutako prestakuntza-ekintzei dagozkien familia profesional edo/eta zeharkako eskumen edo/eta modalitate desberdinetan, «Espezialitate programagarrien» katalogoan ezarritako kodeketaren arabera.

(Ikus .PDF)

a.2.– Ikasleek 2016, 2017 eta 2018ko langile landunei lehentasunez zuzendutako prestakuntza-deialdietan izandako asebetetzearen batezbesteko haztatua, onuradun gisa agertzen diren horietan eta prestakuntza-planean aurkezten diren prestakuntza-ekintzei dagozkien familia profesionaletan edo/eta prestakuntza-planean aurkezten diren prestakuntza-ekintzen modalitatean edo/eta zeharkako eskumenetan, «espezialitate programagarrien» katalogoan ezarritako kodeketaren arabera. 10 puntu gehienez.

Hau da, lehentasunez langile landunei zuzendutako 2016,. 2017. eta 2018. urteetako eskaintza-deialdietako parte-hartzaileekin egindako kanpoko kontrastearen adierazlea, onuradunak deialdi horietako ikastaro horietan gogobetetze orokorraren batez besteko gisa adierazitako puntuazioak kontuan hartuta:

Kanpoko kontrastean lortutako puntuazioa onuradunak adierazitakoa baino handiagoa bada, kanpoko kontrastearena hartuko da kontuan.

Kanpoko kontrastean lortutako puntuazioa onuradunak adierazitakoa baino gutxiago bada (aldea bi puntukoa izanik gutxienez), puntuazioa honako hau izango da: 0,75* kanpoko kontrastearen batezbestekoa + 0,25* onuradunak adierazitako batezbestekoa.

Kanpoko kontrastean lortutako puntuazioa onuradunak adierazitakoa baino txikiagoa bada (aldea 2,1 puntutik gorakoa izanik), kanpoko kontrastearena hartuko da kontuan.

EAEren eremuan onartutako laguntza desberdinen deialdietan onuradun izan diren erakundeek dagokion administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, bertan adieraziz 2016, 2017 eta 2018an langile landunei lehentasunez zuzendutako eskaintza-deialdietan kanpoko kontrastean lortutako puntuazioak, eta onuradunak deialdi horietako ikastaroetan asebetetze orokorraren batezbesteko gisa aipatutako puntuazioak, prestakuntza-planean aurkeztutako prestakuntza-ekintzei dagozkien familia profesional edo/eta zeharkako eskumen edo/eta modalitate desberdinetan, «Espezialitate programagarrien» katalogoan ezarritako kodeketaren arabera.

2016., 2017. eta 2018. urteetako hiru laguntza-deialdietan onuradun izan ez diren edo aurreko paragrafoan adierazitako ziurtagiriak aurkeztu ez dituzten prestakuntza-erakundeen kasuan, 4 puntu aplikatuko dira.

b) Onuradunarekin lotutako jardueraren adierazleak. Atal honetan, eta gehienez ere 100etik 70 puntu lortzeko aukerarekin, honako hauek hartuko dira kontuan:

b.1.– 2016., 2017. eta 2018. urteetan, lehentasunez langile landunei zuzendutako eskaintza-prestakuntzaren deialdietan ikasleek onuradunarekin duten asebetetze-mailaren batezbesteko haztatua. 10 puntu gehienez.

Hau da, 2016,. 2017. eta 2018. urteetako eskaintza-deialdietako parte-hartzaileekin egindako kanpo-kontrastearen adierazletzat hartzen da, lehentasunez langile landunei zuzendutakoetan, eta onuradunak deialdi horietako ikastaro horietan adierazitako puntuazioetan lortutakoa, gogobetetze orokorraren batez besteko gisa:

Kanpoko kontrastean lortutako puntuazioa onuradunak adierazitakoa baino handiagoa bada, kanpoko kontrastearena hartuko da kontuan.

Kanpoko kontrastean lortutako puntuazioa onuradunak adierazitakoa baino gutxiago bada (aldea bi puntukoa izanik gutxienez), puntuazioa honako hau izango da: 0,75* kanpoko kontrastearen batezbestekoa + 0,25* onuradunak adierazitako batezbestekoa.

Kanpoko kontrastean lortutako puntuazioa onuradunak adierazitakoa baino txikiagoa bada (aldea 2,1 puntutik gorakoa izanik), kanpoko kontrastearena hartuko da kontuan.

EAEren eremuan onartutako laguntza desberdinen deialdietan onuradun izan diren erakundeek dagokion administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, bertan adieraziz 2016, 2017 eta 2018an landunei lehentasunez zuzendutako eskaintza-deialdietan kanpoko kontrastean lortutako puntuazioak, eta onuradunak deialdi horietako ikastaroetan asebetetze orokorraren batezbesteko gisa aipatutako puntuazioak. 2016., 2017. eta 2018. urteetako hiru laguntza-deialdietan onuradun izan ez diren edo aurreko paragrafoan adierazitako ziurtagiriak aurkeztu ez dituzten prestakuntza-erakundeen kasuan, 4 puntu aplikatuko dira.

b.2.– Onuradunaren dirulaguntzen betetze-mailaren batezbesteko haztatua, 2016, 2017 eta 2018an lehentasunez langile landunei zuzendutako deialdietan. 10 puntu gehienez.

Emandako behin-behineko dirulaguntzaren eta azkenik likidatutakoaren arteko betetze-mailaren batezbesteko haztatua honako hau bada 2016, 2017 eta 2018ko deialdietan:

EAEn onartutakoez bestelako laguntza-deialdietan onuradun izan diren erakundeek dagokion administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, emandako behin-behineko dirulaguntzak eta titularrak 2016, 2017 eta 2018ko langile landunei lehentasunez zuzendutako deialdietan azkenean justifikatu eta likidatutakoak egiaztatuz.

2016., 2017. eta 2018. urteetako laguntza-deialdietan onuradun izan ez diren edo aurreko paragrafoan adierazitako ziurtagiriak aurkeztu ez dituzten prestakuntza-erakundeen kasuan, 2 puntu aplikatuko dira.

b.3.– Emateko kaudimen egiaztatua 40 puntu gehienez.

b.3.1.– 2016, 2017 eta 2018ko langile landunei lehentasunez zuzendutako deialdietan prestakuntza jaso duten partaideen kopuruaren batezbesteko haztatua. 25 puntu gehienez.

Urteko prestakuntza jaso duten pertsonen batez besteko kopuru haztatua, baldin eta onuradunak titularizatutako planetan ikastaroak amaitu badituzte, 2016, 2017 eta 2018ko ekitaldietako langile landunei lehentasunez zuzendutako eskaintza-deialdien esparruan.

EAEn onartutakoez bestelako laguntza-deialdietan onuradun izan diren erakundeek dagokion administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, 2016, 2017 eta 2018ko langile landunei lehentasunez zuzendutako eskaintza-deialdietan onuradunak titularizatutako planetan ikastaroak amaitu dituzten partaideen urtez urteko pertsonen kopurua ziurtatuz.

b.3.2.– 2016, 2017 eta 2018ko langabeei lehentasunez zuzendutako deialdietan prestakuntza jaso duten partaideen kopuruaren batez besteko haztatua. 5 puntu gehienez.

Urteko prestakuntza jaso duten pertsonen batez besteko kopuru haztatua, baldin eta onuradunak titularizatutako planetan ikastaroak amaitu badituzte, 2016, 2017 eta 2018ko ekitaldietako langabeei lehentasunez zuzendutako eskaintza-deialdien esparruan.

Langabeentzako prestakuntza-eskaintzaren deialdiei erreferentzia egiten zaien guztietan, langabeentzako prestakuntza-eskaintzaren deialdi orokorrari dagozkion datuak hartzen dira kontuan, eta ez da beste deialdi zehatzik kontuan hartzen, hala nola kontratazio-konpromisoa duen prestakuntzarena, proiektu bereziena, kualifikazio txikiko gazteen laneratzea eta gizarteratzea aktibatzeko prestakuntzarena, etab.

EAEn onartutakoez bestelako laguntza-deialdietan onuradun izan diren erakundeek dagokion administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, 2016, 2017 eta 2018ko langabeei lehentasunez zuzendutako eskaintza-deialdietan onuradunek titularizatutako planetan ikastaroak amaitu dituzten partaideen urtez urteko pertsonen kopurua ziurtatuz.

b.3.3.– 2016, 2017 eta 2018ko langile landunei lehentasunez zuzendutako deialdietan azkenean likidatu den dirulaguntzaren batezbesteko haztatua. 20 puntu gehienez

Onuradunari azkenean likidatutako dirulaguntzaren batezbesteko haztatua, 2016, 2017 eta 2018ko ekitaldietan langile landunei lehentasunez zuzendutako eskaintza-deialdien esparruan.

EAEn onartutakoez bestelako laguntza-deialdietan onuradun izan diren erakundeek dagokion administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, onuradunak azkenean likidatutako dirulaguntzak eta 2016, 2017 eta 2018ko langile landunei lehentasunez zuzendutako deialdietan azkenean justifikatu eta likidatutakoak egiaztatuz.

b.3.4.– 2016, 2017 eta 2018ko langabeei lehentasunez zuzendutako deialdietan azkenean likidatu den dirulaguntzaren batezbesteko haztatua. 5 puntu gehienez.

Onuradunari azkenean likidatutako dirulaguntzaren batezbesteko haztatua, 2016, 2017 eta 2018ko ekitaldietako langabeei lehentasunez zuzendutako eskaintza-deialdien esparruan.

Langabeentzako prestakuntza-eskaintzaren deialdiei erreferentzia egiten zaien guztietan, langabeentzako prestakuntza-eskaintzaren deialdi orokorrari dagozkion datuak hartzen dira kontuan, eta ez da beste deialdi zehatzik kontuan hartzen, hala nola kontratazio-konpromisoa duen prestakuntzarena, proiektu bereziena, kualifikazio txikiko gazteen laneratzea eta gizarteratzea aktibatzeko prestakuntzarena, etab.

EAEn onartutakoez bestelako laguntza-deialdietan onuradun izan diren erakundeek dagokion administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, onuradunak azkenean likidatutako dirulaguntzak eta 2016, 2017 eta 2018ko langabeei lehentasunez zuzendutako deialdietan azkenean justifikatu eta likidatutakoak egiaztatzen dituena.

b.4.– Langile landunen partaidetza. 10 puntu gehienez.

b.4.1.– 2016., 2017. eta 2018. urteetan lehentasunez langile landunei zuzendutako deialdietan onuradunak titularizatutako planetan % 60tik gora amaitutako langile landunen partaidetzaren batezbesteko haztatua. 5 puntu gehienez

2016., 2017. eta 2018. urteetan lehentasunez langile landunei zuzendutako deialdietan onuradunak titularizatutako planetan amaitutako langile landunen partaidetzaren batezbesteko haztatua honako hau izan bada:

EAEn onartutakoez bestelako laguntza-deialdietan onuradun izan diren erakundeek dagokion administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, 2016, 2017 eta 2018ko langile landunei lehentasunez zuzendutako deialdietan onuradunak titularizatutako planetan % 60tik gora amaitu duten landunen partaidetza egiaztatzen duena.

2016., 2017. eta 2018. urteetako laguntza-deialdietan onuradun izan ez diren edo aurreko paragrafoan adierazitako ziurtagiriak aurkeztu ez dituzten prestakuntza-erakundeen kasuan, puntu 1 aplikatuko dira.

b.4.2.– 2016., 2017. eta 2018. urteetan plantillan 50 langile baino gutxiago dituzten enpresetakoak diren eta prestakuntza amaitu duten langileek lehentasunez langile landunei zuzendutako deialdietan onuradunak titularizatutako planetan izandako partaidetzaren batezbesteko haztatua. 5 puntu gehienez.

2016., 2017. eta 2018. urteetan plantillan 50 langile baino gutxiago dituzten enpresetakoak diren eta prestakuntza amaitu duten langileek lehentasunez langile landunei zuzendutako deialdietan onuradunak titularizatutako planetan izandako partaidetzaren batezbesteko haztatua honako hau izan bada:

EAEn onartutakoez bestelako laguntza-deialdietan onuradun izan diren erakundeek dagokion administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, 2016, 2017 eta 2018ko langile landunei lehentasunez zuzendutako deialdietan eskatzaileak titularizatutako planetan 50 langiletik beherako enpresetakoak diren eta prestakuntza amaitu duten landunen partaidetza egiaztatzen duena.

2016., 2017. eta 2018. urteetako laguntza-deialdietan parte hartu ez duten edo aurreko paragrafoan adierazitako ziurtagiriak aurkeztu ez dituzten prestakuntza-erakundeen kasuan, puntu 2 aplikatuko dira.

10. artikulua.– Prestakuntza-ekintzetan parte hartuko duten pertsonen hautaketa. Prestakuntza-ekintzetatik baztertzeko arrazoiak eta prozedura.

1.– Deialdi honetako laugarren artikuluan aipatzen diren pertsonek prestakuntza-ekintzetan parte hartzeko eskatu ahal izango diete erakunde onuradunei, eta, horretarako, deialdi honetarako diseinatutako dokumentu normalizatua erabili ahal izango dute parte hartzeko eskaera- eta konpromiso-dokumentu gisa (eskabidearen 2C eranskina). Profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko prestakuntzaren kasuan, Profesionaltasun-ziurtagiriak arautzeko urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 20. artikuluan aurreikusiriko sarbide-eskakizunak bete behar dituzte parte-hartzaileek.

Parte-hartzaileak eskaera-agiriaren eta parte hartzeko konpromiso-agiriaren kopia bat jasoko du.

2C eranskina, parte-hartzailearen jatorrizko sinadurarekin edo sinadura elektronikoarekin, erakunde onuradunaren esku egon beharko da prestakuntza-ekintza amaitzen den unean, eta erakunde onuradunak gorde beharko du Lanbidek edo beste kontrol-erakunde batzuek egiten dituzten egiaztapen-jardueren eskura.

Deialdi honen 11. artikuluan adierazitakoaren arabera, parte hartzeko eskaeretan/konpromisoetan adierazitako datuak Lanbideri jakinarazi behar zaizkio ezarritako epeen barruan eta LAN-Fren bidez.

Erakunde eskatzaileak edo prestakuntza-ekintzak eskaintzeko ardura duen pertsonak aukeratuko ditu langile parte-hartzaileak, betiere hautapen-mekanismoen gardentasuna eta objektibotasuna ziurtatuz. Parte-hartzaileak aukeratzeko, hautaketa-proba bat egingo da hala eskatzen duten prestakuntza-ekintzetan, hain zuzen ere jarduera hori baliatuko dutela ziurtatzeko eta, egiazki, kualifikazioa emango duten ekintzen helburuak lortzeko beharrezko aurretiazko ezagueren zer maila duten jakiteko, eta, hala dagokionean, eskatu egingo dira lanbide-kualifikazioko 2. eta 3. mailetako profesionaltasun-ziurtagirien prestakuntza-moduluetako prestakuntza jasotzeko beharrezkoak diren funtsezko gaitasunak.

Nahikoa emakume aritzen ez diren jarduera-arloei lotutako profesionaltasun-ziurtagirietan, lehentasuna izango dute emakumeek. Deialdi honen ondorioetarako, nahikoa emakume aritzen ez diren jarduera-arlotzat hartzen dira familia profesional hauetako prestakuntza-ekintzak: JFK, NEK, ELE, ENU, EOZ, FME, EIN, IFK, IMA, ISO, ELI, ZAK, KIM, OSA, SEI, GIM.

Prestakuntza-ekintzan parte hartzeko baldintzak bete eta dagokien hautaketa-prozesua gainditu duten langabeen artean, kolektiboen araberako lehentasuna ezarriko da, honako hurrenkera honi jarraituz:

1.– Arrazoi ekonomikoak, teknikoak, antolakuntzakoak edo ekoizpenekoak tarteko edo ezinbesteko kausen ondorioz aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen, lan-kontratuaren etenduren edo lanaldi-murrizketen eraginpean dauden langileak; horiek landuntzat joko dira ondorio horietarako.

2.– Bigarrenik, krisian dauden sektoreetatik datozen pertsonak birkualifikatzeko eta birkokatzeko Aukeraberri Programan parte hartzen duten pertsonak. Programa hori Lanbideko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2021eko uztailaren 13ko bilkuran, eta pertsonak LanFko Exceleko zutabe espezifikoan jasota agertuko dira.

3.– Hirugarrenik, eta lehentasun-maila berdinarekin, lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituztenak. Lehentasuna emango zaie kualifikazio-maila baxua duten pertsonei: 30 urte arteko gazteak; emakumeak, langabeen kolektiboan duten proportzio berean (langabezian dauden pertsona guztien % 55); luzaroko langabeak; 45 urtetik gorakoak; desgaitasunen bat duten pertsonak; gizarteratzeko errenta aktiboaren eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren onuradun diren langabeak; terrorismoaren eta genero-indarkeriaren biktimak; eta aparteko langabezia-sorospenaren hartzaileak.

4.– Laugarrenik, gainerako langabeak, oro har.

2.– Honako hauek izango dira ikasleak baztertzeko arrazoiak:

2.1.– Langabeen kasuan:

a) Justifikatu gabe hilabetean hirutan baino gehiagotan ez agertzea.

b) Prestakuntza-ekintzaren iraupen osoaren % 25etik gora huts egitea, arrazoia edozein dela ere, justifikatua edo justifikatu gabea.

c) Prestakuntza-ekintzari probetxurik ez ateratzea, edo ekintza behar bezala egitea eragozten duen jokabide desegokia izatea, osasun- eta higiene-arauak ere kontuan hartuta.

Hau izango da ikasleak baztertzeko prozedura:

Prestakuntza-zentroak prestakuntzako teknikariari jakinaraziko dio baztertzeko arrazoietako bat gertatu dela, horretarako ezarri den eredua erabiliz. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak arrazoi hori aztertuko du, eta ontzat ematen badu, Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariak baztertzeko prozedura hasteko erabakia argitara emango du. Erabakian, ikaslea baztertzeko proposamenaren arrazoia azalduko da, eta ikasleak bost egun balioduneko epea izango du alegazioak aurkezteko. Enplegurako Lanbide Heziketaren zuzendariak gehienez hamabost egun balioduneko epean ebatziko du prozedura. Egoerak hala eskatzen badu, behin-behineko neurriak har daitezke baztertze-prozedurari ekiteko erabakian, prestakuntza-jardueraren jarraipen egokia bermatzeko. Neurri horietako bat izan daiteke ikaslea behin-behinean baztertzea, erabakia jakinarazten zaionetik prozedura ebazten den arte. Ebazpenean adieraziko da zein errekurtso aurkeztu daitekeen.

Asteren batean ikasleren baten hutsegiteak prestakuntza-ekintzaren ordu-kopuruaren % 25 baino gehiago badira, edo justifikatu gabeko hiru hutsegite baino gehiago egiten baditu hilabetean, eta ikasleak ekintzara joaten jarraitzen badu, prestakuntza-zentroak horren berri emango dio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketako Zuzendaritzari, ikaslea baztertzeko prozedura has dezan. Modulu oso bat geratzen bada egiteko, eta % 25etik gorako hutsegiteak arrazoi justifikatu batengatik gertatu badira (adibidez, gaixotasuna edo lanean hastea), pertsona horrek geratzen den modulua egiteko aukera izatea aztertu ahal izango da.

Ikasleren batek prestakuntza-ekintzara joateari uzten badio eta ez joateak orduen % 25 gainditzen baldin badu, zentroak egoera horren berri emango dio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari, eta ofizioz emango zaio baja, baztertze-prozedura erabili beharrik gabe.

2.2.– Landunen kasuan, aurreko 2.1.b) atalean adierazitakoa baino ez da baztertze-kausa izango.

3.– Pertsona batek ere ezingo du behin baino gehiagotan parte hartu prestakuntza-espezialitate berean.

11. artikulua.– Prestakuntza-plana betetzea.

1.– Zer prestakuntza-plan egikaritzeko eskatu den dirulaguntza, bada plan horiek betetzera bideratuko da emandako dirulaguntza.

2.– Deialdi honen bidez finantzatutako prestakuntza-planetan bilduta dauden prestakuntza-ekintzak erabat doakoak izango dira parte-hartzaileentzat.

3.– Aurrez aurreko prestakuntza-ekintzetan, prestakuntza-ekintzak ezingo dira hasi 8 partaide baino gutxiagok izena eman badute.

4.– Laguntza jasoko dutenez gain, beste 4 parte-hartzaile ere onartu ahal izango dira prestakuntza-ekintzetan, prestakuntza-zentroak kopuru hori hartzeko egiaztatuta edo inskribatuta badaude. Partaide gehigarri horiengatik ez dute dirulaguntzarik jasoko.

5.– Dirulaguntzaren erakunde edo enpresa onuradunak prestakuntza-ekintzak egin beharko ditu, deialdi honetan ezarritakoari jarraituz, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ematen dituen ereduen arabera, erakunde autonomo horrek eskura jartzen duen prestakuntzarako aplikazio informatikoa (LAN-F) baliatuta; prestakuntza-ekintza bakoitzaren hasiera jakinarazi beharko du (benetan hasteko eguna baino 5 lehenago, gutxienez), bai eta geroagoko edozein aldaketa (gertatzen den une berean) eta amaiera ere. Halaber, parte-hartzaileen bertaratzeak eta ebaluazio-aktak kontrolatuko ditu, prestakuntza egiaztagarria denean, gehienez ere hilabeteko epean ikastaroa amaitzen denetik.

Era berean, beranduenez ere prestakuntzaren bigarren egunean, erakunde onuradunak berariaz jakinarazi beharko ditu prestakuntza-ekintzan parte hartzen dutenek betetako eskaera- eta konpromiso-agiriko datuak.

Horrela adierazitako informazioak ez du aldaketarik onartuko ekintza amaitzen denetik hilabete igaro ondoren, eta horixe izango da haren justifikazio ekonomiko gisa kontuan hartuko den bakarra.

Jakinarazpen-betebehar horiek ez badira betetzen, prestakuntza-ekintza egin gabetzat hartuko da, plana bete izana justifikatzearen ondorioetarako.

6.– Prestakuntza Espezialitateen Katalogoan jasotako espezialitateen deialdi honen babesean diruz lagundutako prestakuntza emango duten prestatzaileek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren baimena beharko dute, eta prestatzaileen fitxategian sartu beharko dira, LAN-F aplikazioan, indarreko araudian ezarritako baldintzen arabera.

7.– Ekintza presentzialetan, erakunde onuradunek eguneroko bertaratze-partea egin beharko dute, eta irakasleak eta parte-hartzaileek sinatu beharko dute.

Teleprestakuntza-ekintzen kasuan, berriz, titularrak prestatu beharko du parte-hartzaile bakoitzaren gainean egindako jarraipen-kontrolei buruzko dokumentazioa.

Prestakuntza ez denean profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeko, egiaztapen-diploma bat eman beharko zaio aldeko ebaluazioarekin prestakuntza gainditu duen parte-hartzaile bakoitzari, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ezarritako ereduaren araberakoa, eta, hor, hauek agertuko dira gutxienez: prestakuntza-ekintzaren izena, prestakuntzaren edukiak, emateko modalitatea, iraupena eta emate-aldia. Halaber, prestakuntza aldeko ebaluaziorik gabe amaitu duen parte-hartzaileei, kurtsoan bertaratze-ziurtagiri bat emango zaie. Diploma eta bertaratze-ziurtagiria entregatzeko gehieneko epea bi hilabetekoa izango da, parte hartu duten amaiera-datatik zenbatzen hasita.

Titularrak diploma edo bertaratze-ziurtagiri horren kopia gordeko du, parte-hartzailearen «jaso izanarekin» batera. teleprestakuntzako modalitatean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak baimena eman ondoren, diploma eta/edo ziurtagiria teleprestakuntzako plataformatik deskargatu ahal izango da.

8.– Erakunde onuradunek honako hauek emango dizkiete, gutxienez, parte-hartzaile guztiei aurrez aurreko prestakuntza-ekintzetan:

– espezialitatearen eduki guztiak biltzen dituen eskuliburu bat, argitaratua edo euskarri informatikoan.

– ikastaroa ondo garatzeko behar den idazmahaiko materiala.

– behar diren babes-elementuak.

– eskubide eta betebeharrei buruzko dokumentua, prestakuntza-ekintzaren hasieran lan-F-era igotakoa.

9.– Prestakuntzaren xedea profesionaltasun-ziurtagiriak lortzea bada, ikasleak egiten duen modulu bakoitza ebaluatuko da, ikasketaren emaitzak eta, horrenbestez, lanbide-eskumenak eskuratu direla egiaztatzeko.

Modulu bat osatzen ez duten prestakuntza-unitateen arabera programatzen baldin bada profesionaltasun-ziurtagirien prestakuntza, hari dagokion unitatearen edo dagozkion unitateen gaitasun eta ebaluazio-irizpide guztiak hartuko ditu kontuan amaierako ebaluazio-probak, prestakuntza-unitate bakoitzean lortutako emaitzak hautemateko moduan.

Ebaluazioa sistematikoki garatuko da, aldez aurreko plangintza bati egokituta, eta bertan jasoko dira, gutxienez, modulu bakoitzerako, edo, hala badagokio, prestakuntza-unitate(eta)rako, hura egiteko aurreikusitako egunen aurreikuspena, zein tokitan burutuko den, erabiliko diren ebaluazio-tresnak eta horien aplikazioak emango duen denbora. (LAN-F aplikazioan emandako ereduaren arabera).

Prestakuntza-moduluetan edo, hala badagokio, prestakuntza-unitate(et)an egiaztatu beharreko ikaskuntzaren emaitzak haien eskumenetan eta ebaluazio-irizpideetan jasotako ezaguerei eta trebetasun praktikei dagozkienak izango dira; horrela, osotasunean, eskumen profesionalak eskuratu direla egiaztatu ahalko dute.

Eskumen-unitateen egiaztapena jasotzeko, emaitza positiboarekin gainditu beharko dituzte haiekin lotutako prestakuntza-moduluak, «gai» diren adierazita.

Prestatzaileek dokumentu bidez islatuko dituzte txosten batean prestakuntza-modulu bakoitzaren ebaluazioan ikasleek lorturiko emaitzak, eta bertan bilduko da aplikaturiko ebaluazio-tresnetan ikasle bakoitzak izandako jarduna, egindako zuzenketekin eta horietan lorturiko puntuazioekin (LAN-F aplikazioan emandako ereduaren arabera).

Modulua eman eta gero, ebaluazio-akta bete beharko da LAN-F informatika-aplikazioaren bidez, parte-hartzaile bakoitzak lortutako emaitzarekin: «gai», edo «ez gai».

Lantokiko prestakuntza praktikoko modulua egiten den bitarteko partaideen jarraipena eta ebaluazioa batera egingo dute prestakuntza-zentroak eta enpresak hautaturiko tutoreek. Modulu hori gainditzen duten partaideek ziurtagiri bat jasoko dute LAN-F aplikazioaren bitartez.

Ikastaroa bukatzean, gainditutako prestakuntza-moduluei dagokien egiaztapen partzial metagarria (EPM) emango zaie parte-hartzaileei, eta profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko prozedura hasiko da, hura osatu badute.

Ikasleak emaitza negatiboekin bukatzen badu ikastaroa, bertaratze-ziurtagiri bat emango zaio eta, dagokionean, gainditu dituen prestakuntza-moduluen egiaztapen partzial metagarriak edo prestakuntza-modulu baten barruan zer prestakuntza-unitate gainditu dituen zehazten duen ziurtagiria. Bertaratze-ziurtagiria entregatzeko gehieneko epea bi hilabetekoa izango da, parte hartu duten ikastaldiaren amaiera-datatik zenbatzen hasita.

Titularrak diploma edo bertaratze-ziurtagiri horren kopia gordeko du, parte-hartzailearen «jaso izanarekin» batera.

10.– Dirulaguntzaren onuradunak bitarteko propioak erabili beharko ditu finantzatzen den prestakuntza-planaren programazioa eta koordinazioa egiteko, eta, edozein kasutan, bere gain hartuko du hura garatzeko erantzukizun osoa, betiere eskumena duten erakundeek jarraipen- eta kontrol-funtzioak gara ditzaten bermatuz.

11.– Langileek prestakuntza-ekintza uzten badute, beste langile batzuk sartu ahal izango dira haien ordez. Prestakuntza-jardueraren iraupenaren ehuneko 25era iritsi baino lehen onartuko da ordezte hori, salbu eta profesionaltasun-ziurtagiriei loturiko prestakuntza-jarduerak badira; kasu horretan, ordeztea prestakuntza-jarduera hasi eta lehen bost eskola-egunetan gertatzen bada onartuko da soilik, betiere ehuneko hori gainditu ez bada.

12.– Prestakuntza praktikoaren modulua profesionaltasun-ziurtagirien lantokian.

Praktiken iraupena eta edukia bat etorriko dira lan-zentroko prestakuntza-modulu praktikoarekin, dagokion profesionaltasun-ziurtagiria arautzen duen Errege Dekretuaren II. eranskinean ezarritakoaren arabera.

Prestakuntza-erakundeek prestakuntza praktikoko modulu bat egitea aurreikusi beharko dute, lan-zentroetan eta egindako espezialitatearekin zerikusia duten lanbideetan, Planean jasotako ekintzaren baten bidez profesionaltasun-ziurtagiria amaitzen duten ikasleentzat, profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 5 bis artikuluan jasota dauden salbuespenetako bat betetzen duten partaideentzat izan ezik.

Lehentasunez, lanbide-praktikak gainerako prestakuntza-moduluak bukatutakoan egingo dira, aurrekoak emaitza positiboarekin gainditu badira, betiere; horrela, azken prestakuntza-modulua bukatu eta lau hilabeteko gehieneko epean hasi behar dira lanbide-praktikak.

Salbuespenez eta justifikatuta baldin badago, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak baimena eman ahal izango du lanbide-praktikak gainerako prestakuntza-moduluekin batera egin ahal izateko. Prestakuntza-ekintza emaitza positiboekin gainditu duten ikasle guztiek egin ahalko dute prestakuntza praktikoko prestakuntza lan-zentroan, haien administrazio-egoera edozein izanda ere.

Praktikak prestakuntza-ekintza egiten ari diren bitartean hasi dituzten eta azken emaitza negatiboa lortzen duten ikasleek praktiketan jarraitzeko aukera izango dute. Prestakuntza-ekintza uzteak, berriz, hari lotutako lantokiko prestakuntza-modulu praktikoa amaitzea ekarriko du.

Lanekoak ez diren praktikak egiteko, enpresaren eta prestakuntza-erakundearen arteko akordio bat sinatuko da, eta akordio horren berri emango zaio praktikak egingo dituen pertsonari. Akordio horretan, hauek azaldu beharko dira: praktiken edukia, iraupena, praktikak egiteko tokia eta ordutegia, eta praktiken jarraipena eta ebaluazioa egiteko tutoretza-sistema. Praktikak hasi baino lehen, akordio horren berri eman beharko zaie enpresako langileen legezko ordezkariei. Baldintza hori bete den ziurtatzeko, langileen legezko ordezkariek hitzarmenari buruzko informazioa jaso dutela adierazteko agiria erantsi beharko da (eredu ofiziala erabili beharko da horretarako, LAN-F aplikaziotik hartuta). Gainera, parte hartzen duten ikasleen zerrenda bat ere erantsi beharko da.

Praktikak Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan egin beharko dira, behar bezala justifikatutako arrazoirik ez bada, betiere Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aurretiazko baimenarekin.

Praktiken eguneko iraupenak ezingo du 8 ordutik gorakoa izan.

Lantokiko prestakuntza praktikoaren modulua abiatu aurretik, nahitaezkoa da Lanbidek praktiken hitzarmena balioztatzea. Ez baldin bada izapide hori betetzen, baliogabetu egin daitezke nahitaezko baimen hori ez duten praktikak.

13.– Ikasleek aseguru-estaldura izango dute, ikastaroetan eta, hala badagokio, enpresako prestakuntza praktikoan, edo haietara joateko bidean dituzten arriskuetarako, istripuak eta erantzukizun zibila estaltzeko poliza sinatuko baitu Eusko Jaurlaritzak.

14.– Dirulaguntzen prestakuntza-erakunde onuradunek zuzenean gauzatuko dituzte prestakuntza-ekintzak, eta ezingo dute hirugarrenik azpikontratatu horretarako. Horretarako, onuradunak diruz lagundutako prestakuntza emateko irakasleak kontratatzea ez da azpikontrataziotzat hartuko. Irakasleak kontratatzea pertsona fisikoak kontratatzea soilik dela ulertzen da (694/2017 Errege Dekretuaren 26. artikulua).

15.– Lanbidek prestakuntza-ekintza bat kautelaz eten ahal izango du, baldin eta prestakuntza emateko ohiko garapenean eragin nabarmena duten anomaliak hautematen badira.

12. artikulua.– Dirulaguntza ordaintzea.

1.– Emandako dirulaguntza lau ordainketatan ordainduko da, horiek eskatu eta gero, honela:

a) Lehen ordainketa (prestakuntza-planari dagokion dirulaguntza guztiaren % 25) 2022ko ordainketa-kredituaren kargura, lehen prestakuntza-ekintzaren hasiera jakinarazitakoan.

b) Bigarren ordainketa (prestakuntza-planari dagokion dirulaguntza guztiaren % 25) 2023ko konpromiso-kredituaren kargura, prestakuntza-plana osatzen duten prestakuntza-ekintzen % 40, gutxienez, hasitakoan (2023ko ekitaldian eskatu beharko da).

c) Hirugarren ordainketa (prestakuntza-planari dagokion dirulaguntza guztiaren % 25) 2023ko konpromiso-kredituaren kargura, prestakuntza-plana osatzen duten prestakuntza-ekintzen % 60, gutxienez, hasitakoan (2023ko ekitaldian eskatu beharko da).

d) Laugarren ordainketa, 2024ko konpromiso-kredituaren kargura, prestakuntza-planari dagokion dirulaguntzaren gainerakoa, prestakuntza-ekintza guztiak amaitzean, diruz lagundutako jarduerak justifikatu ondoren.

Ordainketa aurreratuen zenbatekoa, banaka edo aurreko ordainketekin batuta, 180.303,63 eurotik gorakoa bada, dirulaguntzaren onuradun den erakundeak Lanbiden aurkeztu beharko du, dagokion ordainketaren aurretik, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian zenbateko aurreratua estaltzeko bermea, abala edo fidantza eratu izanaren frogagiria.

2.– Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izan ditzan, erakunde eskatzaileak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan egon behar du.

Erakundea erregistroan ez badago edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroan agertzen diren banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du hemen adierazitako ereduaren arabera: http://www.euskadi.eus/contenidos/autorizacion/alta_terceros/es_7999/adjuntos/ALTA.pdf

13. artikulua.– Dirulaguntzen justifikazioa eta likidazioa.

1.– Laguntzen likidazioa prestakuntza-ekintzak egin dituzten parte-hartzaileen eta egin dituzten eskola-ordu eraginkorren arabera egingo da, deialdi honetan ezarritako eta onartutako modulu ekonomikoak aintzat hartuta. Likidazioak ez du inola ere gaindituko hasiera batean onartutako dirulaguntzaren zenbatekoa.

Prestakuntza gauzatu ondoren, dirulaguntza zehaztu ahal izateko, aurrez aurreko ekintzetan pertsona batek prestakuntza amaitu duela ulertuko da, baldin eta prestakuntza-ekintzaren iraupenaren % 75ean bertaratu bada. Halaber, teleprestakuntzako modalitatean emandako prestakuntza-ekintzetan, pertsona batek prestakuntza amaitu duela ulertuko da baldin eta prestakuntza-proiektuan ezarritako ikaskuntzaren jarraipena egiteko aldizkako kontrolen ehuneko 75 egin baditu, konexio-orduak gorabehera. Langabetuen kasuan, prestakuntza-ekintza amaitu dutela joko da lana aurkitu dutelako jarduera utzi behar dutenen kasuan, bai eta ikastaroan baja hartu duten pertsonen kasuan ere, gaixotasun edo istripu egiaztatuaren ondorioz, betiere kasu horietan prestakuntza-jardueraren ehuneko 25 egin badute.

Aurrez aurreko modalitatean ekintzaren iraupenaren % 25ean gutxienez bertaratu den pertsona oro hartuko da hasitzat, edo teleprestakuntza modalitatean aldizkako jarraipen-kontrolen % 25 egin duena. Modalitate mistoan, aurrez aurreko orduen % 25era joan beharko du eta kontrolen % 25 egin beharko du.

2.– Likidazioa honela kalkulatuko da:

2.1.– Aurrez aurreko prestakuntza.

A modulua 12 ikaslez biderkatuko da –baldin eta prestakuntza hasi zuten ikasleen kopurua deialdian aurreikusitako gutxieneko eta gehieneko mugen barruan badago (8-25)–, eta emandako prestakuntza-orduez.

Aurrez aipatutako zenbatekoari gehituko zaio B moduluaren eta ekintzak dituen ordu-kopuruaren arteko biderketaren emaitza, ekintza amaitu duten ikasleen kasuan –prestakuntza-ekintza bukatu duten ikasletzat hartuko dira gutxienez ekintzaren % 75era joan direnak; ondorio horietarako, halakotzat joko dira enplegua aurkitu dutelako prestakuntza-ekintza utzi beharrean gertatzen diren langabeak, bai eta behar bezala egiaztatutako gaixotasun edo istripuagatik uzten dutenak ere, baldin eta, azken bi kasu horietan, gutxienez prestakuntza-jardueraren % 25 egin badute–; eta B moduluaren eta prestakuntza-ekintzan parte hartu duten ordu-kopuru errealaren arteko biderketaren emaitza, ekintza amaitu ez duten ikasleen kasuan. Ekintza bakoitza ikasle-kopuru batentzat onetsi da, eta muga horiek errespetatuz egingo da kalkulua.

Amaitutako parte-hartzaileen (gai direnak eta ez direnak) inkestak ez badira % 67ra iristen, ez da gehituko B moduluaren amaitutako parte-hartzaileen kopuruaren zenbatekoa, hau da, betetako portzentajearen eta gutxienez eskatutako % 67aren arteko aldea.

Aurreko bi eragiketak eginda ateratzen den azken balioari % 10 gehituko zaio, zeharkako gastuei dagokiena.

Ekintzaren iraupenaren % 25 betetzean, hura hasi zuten parte-hartzaileen % 75ek jarraitzen ez badute, prestakuntza-ekintzak likidatzeko, oinarritzat hartuko da ekintzak amaitu dituzten ikasleen kopurutik abiatuta ateratako A + B + C moduluen zenbatekoa. Prestakuntza-ekintza bukatu duten ikasletzat hartuko dira gutxienez ekintzaren % 75era joan direnak; ondorio horietarako, halakotzat joko dira enplegua aurkitu dutelako prestakuntza-ekintza utzi behar izan duten langabeak, bai eta behar bezala egiaztatutako gaixotasun edo istripuagatik uzten dutenak ere, baldin eta, azken bi kasu horietan, prestakuntza-jardueraren % 25 gutxienez egin badute.

Amaitutako parte-hartzaileen (gai direnak eta ez direnak) inkestak ez badira % 67ra iristen, ez da gehituko B moduluaren amaitutako parte-hartzaileen kopuruaren zenbatekoa, hau da, betetako portzentajearen eta gutxienez eskatutako % 67aren arteko aldea.

2.2.– Teleprestakuntza.

Prestakuntza-ekintza amaitu duten parte-hartzaileen kopurua gehi hasi zutenen gaineko ehuneko 15eko desbideratzea kontuan hartuta likidatuko da.

«7,50 euro x (amaitutako parte-hartzaileen kopurua + hasitako parte-hartzaileen % 15) x prestakuntza-ekintzaren ordu-kopurua».

2.3.– Mistoa.

Likidazioa egingo da, aurreko paragrafoetan aurrez aurreko modalitaterako eta teleprestakuntzarako ezarritako baldintzetan, horietako bakoitzari dagokion zatian.

3.– Dirulaguntzaren erakunde onuradunak justifikazio-memoria ekonomiko bat aurkeztu beharko dio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari, LanF aplikazio telematikoaren bidez, Lanbidek prestakuntza-ekintza amaitzean egindako ikasleen azken ebaluazioa baliozkotu eta gehienez ere 15 egun balioduneko epean. Memoria horretan, ikasle bakoitzak benetan egindako eskola-orduen laburpen-taula jasoko da, ezarritako modulu ekonomikoak eta artikulu honetan aurreikusitako irizpideak aplikatuta dagokion zenbatekoa kalkulatuta.

4.– Azken likidazioa egiteko, 2024ko urriaren 31 baino lehen onuradunak LAN-Fn honako agiri hauek bete behar ditu:

a) Egindako prestakuntza-ekintza guztien amaieraren (betetzearen) ziurtagiria, baldin eta justifikazio-memoria ekonomikoak aurkeztu badira.

b) Planaren amaiera-ziurtagiria, egindako prestakuntza-ekintzen banakapenarekin eta deialdi honetan ezarritako mugetara egokitutako kolektiboen parte-hartzearekin.

c) Hala badagokio, diruz lagundutako jarduera osorik edo zati batean finantzatu duten beste diru-sarrera edo dirulaguntza batzuei buruzko adierazpena, horretan zenbatekoa eta jatorria adierazita, edo bestela, halakorik ez dagoela dioen adierazpena. Kontuan hartu behar da 18. artikuluan xedatutakoaren arabera deialdi honen babesean emandako dirulaguntza bateraezina dela beste edozein laguntza edo dirulaguntzarekin.

5.– Aurrez ezarritako epeetan dagozkion agiriak aurkezten ez baditu, eskumeneko organoak 15 egun balioduneko epe luzaezina emango dio onuradunari agiri horiek aurkez ditzan. Azken epe horretan justifikaziorik aurkeztu ezean, itzulketa-prozedura hasiko da.

6.– Parte-hartzaile hauek baino ez dira kontuan hartuko: aurkeztutako betetze-ziurtagirietan zuzen betetako informazioa duten eta deialdi honetako 11.3 artikuluan aipatzen den parte-hartzaileen zerrendan sartuta dauden parte-hartzaileak.

7.– Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, azken likidazioaren ebazpena emango da, eta erakunde onuradunei jakinaraziko zaie.

Egindako likidazioa aurreratutako kopurua baino txikiagoa bada, dagokion itzulketa-espedientea izapidetuko da, deialdi honetako 20. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

8.– Laguntzen erakunde onuradunek finantzatutako gastuei buruzko egiaztagiri guztiak gordeko dituzte 2029ko abenduaren 31ra arte.

Agiri horiek jatorrizkoetan edo jatorrizkoen kopia konpultsatuetan gordeko dira, edo oro har onartutako datu-euskarrietan, bereziki jatorrizko dokumentuen bertsio elektronikoak edo bertsio elektronikoan soilik dauden agiriak.

Dirulaguntzaren onuraduna epe hori amaitu baino lehen desagertzen bada, aipatu agirien kopia bidali beharko du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzura, desagertu baino lehen.

14. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Laguntza-eskubidea gordetzeko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluan aurreikusitako betebeharrak bete beharko dituzte onuradunek, baita hauek ere:

1.– Laguntza jaso duen prestakuntza-jarduera deialdi honetako eta EAEko Etengabeko Prestakuntzako Lanbide arteko Akordioko oinarri, baldintza eta betekizun formal eta materialen arabera egitea. Kontzeptu horregatik esleitutako funtsak ezin izango dira berau ematera bultzatu duten helburuetarako ez diren gauzetan erabili.

2.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aurrean egiaztatzea jarduera egin dela eta laguntza ematea edo gozatzea zehaztuko duten eskakizunak eta baldintzak bete direla. Horretarako, dagozkion elementu justifikatzaileak, prestakuntza-ekintzari buruz eskatuko zaizkien datuak eta agiriak aurkeztuko dituzte prestakuntza-ekintza horiek amaitu ondoren; horrela behar bezala egiaztatu ahal izango da ekintza egin dela, emandako finantzaketa erabili dela, eta lortutako emaitzen ebaluazioa egin dela.

3.– 16. artikuluan ezarritako kontrol- eta jarraipen-jardunak onartzea.

4.– Parte-hartzaileen eskura jartzea beharrezko baliabideak, diruz lagundutako ikastaroa amaitzen duten ikasleek galdetegia bide telematikoz betetzea ahalbidetzeko.

15. artikulua.– Lanbideren finantzaketatik eratorritako komunikazio-betebeharrak.

Erakundeek berariaz adierazi beharko dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eskutik jaso duten finantzaketa diruz lagundutako jarduera guztietan, bai eta berorien ondoriozko ekintzetan ere, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren komunikazio-eskuliburuan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte (LanF prestakuntza-aplikazioaren bidez erakunde onuradunen eskura jarriko da eskuliburu hori).

16. artikulua.– Jarraipena, kontrola eta ebaluazioa.

1.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak deialdi honen kalitatea ebaluatuko du, kontuan hartuta ikasleek berek betetako galdetegietatik lortutako batez besteko emaitzak, enplegurako prestakuntza-ekintzen kalitatea ebaluatzeko galdetegiak argitaratzen dituen Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren 2009ko apirilaren 27ko Ebazpenean xedatutakoaren arabera (2009ko ekainaren 11ko BOE).

Horretarako, dirulaguntzen onuradunek burutzen duten prestakuntzaren kalitatea ebaluatu eta kontrolatu beharko dute, prestakuntza-planean jasotako prestakuntza-ekintzak kudeatzeko jarduketen artean.

Edonola ere, prestakuntza-ekintza bakoitza amaitu aurretik, parte-hartzaileek kalitateari buruzko galdetegia bete beharko dute; oro har, prestakuntza egiaztagarriko ekintza guztietan, amaierako azterketa egitean emango zaie, baita egiaztagarria ez den baina amaierako azterketa egitea eskatzen duen prestakuntzaren kasuan ere. Gainerako prestakuntza-ekintzetan, ikastaroaren azken bi egunetan beteko da galdetegia.

Galdetegiak telematikoki beteko dituzte ikasleek. Ikastaroa ematen duen erakundearen erantzukizuna da ziurtatzea kalitateari buruzko galdetegia ekintza amaitu duten ikasleek betetzen dutela; horretarako, parte-hartzaileen eskura jarriko dituzte beharrezko baliabideak, diruz lagundutako ikastaroa amaitzen duten ikasleek galdetegia bide telematikoz betetzea ahalbidetzeko. Baldin eta betetako inkesten kopurua parte-hartzaileen % 67 baino txikiagoa bada, 13.2 artikuluan aurreikusitako moduan egingo da dirulaguntzaren likidazioa.

2.– Laguntzen onuradunek ondoren aipatzen diren erakundeen egiaztatze- eta kontrol-jarduerak onartu beharko dituzte: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoa, Enplegu eta Lan Saila eta Herri Kontuen Euskal Epaitegia. Halaber, erakunde horiei aukera emango diete lokal eta instalazioetara sartzeko, eta prestakuntza-ekintzetako parte-hartzaileekin eta elkarrizketatu nahi dituzten beste pertsonekin harremana izateko.

Kontrol-jarduera hauek onartzeko betebehar orokor honen esparruan, onuradunak honako hau bete beharko du:

Ekimen finantzatuak egikaritu izanari edo ekintza horien bideragarritasunari buruzko informazioa ematea, baita jarraipena egiteko eskatzen zaizkion agiriak betetzea eta igortzea ere; dena dela, 10 egun balioduneko epea izango du egiten diren errekerimenduei erantzuteko.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinaraztea beste erakunde batzuetatik dirulaguntzak edo laguntzak eskatu edo lortu direla, deialdi honetan diruz lagundutako ekintza guztiei edo batzuei eragiten dietenak.

Jarduera presentzialetan, bertaratuen eguneroko parte bat egitea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren esku jartzea.

Prestakuntza-ekintza ez-presentzialen kasuan, parte-hartzaile bakoitzari egindako jarraipen-kontrolei dagokien dokumentazioa gordetzea. Era berean, kontrola egiteko beharrezkoak diren informazioa eta bitartekoak eskainiko dira, eta Lanbideri gakoak emango zaizkio, diruz lagundutako prestakuntzari buruzko informaziorako sarbide telematikoa ahalbidetzeko.

3.– Auditorien eta Ikuskaritzen Urteko Plan bat ezarriko da, deialdian ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eta diruz lagundutako ekintzak benetan zer baldintzatan bete diren aztertzeko. Plan horren barnen sartuko dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egingo den arriskuen analisiaren ondoriozko estatistika-irizpideen arabera aukeratzen dituen espedienteak. Ikuskatze Planean bilduko dira, halaber, behar bezala identifikatutako pertsonek egindako eta sinatutako salaketetatik eratorritako jardunak.

17. artikulua.– Dirulaguntza aldatzea.

Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan gertatu den aldaketa orok ekarri ahal izango du emandako dirulaguntza aldatzea, deialdi honetan dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako gutxieneko eskakizunak betetzen badira, betiere. Baldintzen aldaketa horren ondorioz oker jasotako kopuruak itzuli behar badira, itzultzeko prozedurari hasiera emango zaio.

18. artikulua.– Beste dirulaguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Prestakuntza-ekintza egitearen ziozko deialdi honen xede diren dirulaguntzak bateraezinak dira administrazio honek edo beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek kontzeptu eta xede beragatik emandako beste edozein motatako dirulaguntza edo laguntza lortzearekin.

19. artikulua.– Dirulaguntzen itzulera.

1.– Ezin izango da eskatu dirulaguntza ordaintzeko, eta, hala badagokio, jasotako kopuru osoak edo horien zati bat itzuliko dira, eta dirulaguntza ordaintzen den unetik aurrera dirulaguntzen arloan ezar daitezkeen berandutze-interesak eskatuko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsia) 53.1 artikuluan aurreikusten diren kasuetan. Eta, bereziki, honako hauetan:

a) Jarduera egin izana eta laguntza ematea edo baliatzea baldintzatzen duten baldintza eta betekizunak bete izana justifikatu beharra ez betetzea.

b) Dirulaguntza lortzea, horretarako eskatzen diren baldintzak bete gabe.

c) Jarraipen- eta kontrol-jardunei uko egitea edo oztopoak jartzea.

d) Diruz lagundutako ekintzak betetzeko baldintzei buruz errealitatearekin bat ez datozen datu faltsuak ematea.

e) Deialdi honen 15. artikuluan jasotako komunikazio- eta hedapen-betebeharrak ez betetzea.

f) Deialdi honetan zehaztutako beste betebehar, baldintza edo betekizunak ez betetzea.

2.– Balizko ez-betetzeen maila honako irizpide hauen arabera zehaztuko da:

a) Erabateko ez-betetzea gertatu bada: dirulaguntza emateko xedearen edo hori justifikatzeko betebeharraren erabateko ez-betetzeak, emandako dirulaguntzaren % 100 itzuli behar izatea ekarriko du.

Era berean, erabateko ez-betetzetzat joko da diruz lagundutako ekintzak helburuen % 25 lortzen ez badu, horiek honela neurtuta: prestakuntzaren ordu-kopuruaren adierazlea bider prestakuntza-ekintzako parte-hartzaileen kopurua. Ondore horietarako, langabetuen kasuan, prestakuntza-ekintza amaitu dutela joko da lana aurkitu dutelako jarduera utzi behar dutenen kasuan, bai eta ikastaroan baja hartu duten pertsonen kasuan ere, gaixotasun edo istripu egiaztatuaren ondorioz, betiere prestakuntza-jardueraren ehuneko 25 egin badute.

b) Ez-betetze partziala: dirulaguntza emateko xedea edo hori justifikatzeko betebeharra hein batean ez betetzeak emandako dirulaguntza aldatzea edo hein batean itzultzea ekarriko du.

Aurreko lerrokadan aipatutako adierazlea % 25 eta % 100 bitartean betetzen bada, emandako dirulaguntza murriztu egingo da, betetzeari utzi zaion ehunekoan.

Dirulaguntza-lerro batean aipatutako adierazlearen egikaritza helburuen % 25era iristen ez bada, lerro horretan emandako dirulaguntza itzuli egin beharko da.

Prestakuntza-plana osatzen duten prestakuntza-ekintzen ehuneko 60 hasi ez badira 2023ko azaroaren 30ean, ehuneko 60ra iristeko falta den dirulaguntzaren ehuneko bera galduko da. Ez-betetze horri dagokion deskontua prestakuntza-plana amaitzean aplikatuko da.

Profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera bideratutako prestakuntza-ekintzetan, praktikak hasi ez dituzten ikasleen ehunekoa praktikak egin beharko lituzketen ikasle guztien % 30etik gorakoa bada, prestakuntza-ekintza horretarako emandako dirulaguntza itzuli beharko da.

3.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak abiaraziko du itzultzeko prozedura, eta idazkia bidaliko dio laguntzaren enpresa edo erakunde onuradunari, ez-betetzea eragin duten gertaeren berri emateko. Era berean, egokitzat jotako alegazioak edo egiaztagiriak aurkezteko hamabost egun balioduneko epea duela ere jakinaraziko dio.

4.– Alegazioak aurkeztu ondoren edo alegazio horiek egiteko epea igaro ondoren, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak ebazpena emango du.

Laguntzak itzultzeko prozedura gehienez hamabi hilabeteko epean ebatzi beharko da.

5.– Ebazpenean ez-betetzeren bat izan dela iritziz gero, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdutzat emango da, eta, hala badagokio, ebazpena jakinarazten denetik hasita gehienez bi hilabeteko epean, dagozkion diru-kopuruak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari itzuli beharra ekarriko du. Epe hori borondatezko aldiaren epea izango da.

Itzulketa borondatezko aldian egiten ez bada, itzuli beharrekoak premiamendu bidez berreskuratzeko izapideak hasiko dira.

20. artikulua.– Erreferentziazko araudia, profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko prestakuntza-ekintzak ematen diren kasuan.

Profesionaltasun-ziurtagiriak lortzea xede duten prestakuntza-ekintzei dagokienez, honako hauetan xedatutakoa aplikatuko zaie: 34/2008 Errege Dekretua, urtarrilaren 18koa, profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituena; eta ESS/1897/2013 Agindua, urriaren 10ekoa, 34/2008 Errege Dekretua garatzen zuena.

21. artikulua.– Datuak babesteari buruzko informazioa.

Datu pertsonalen babesaren arloan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bi xedapen hauen arabera jokatuko du: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (EB 2016/679 Erregelamendua) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa. Jasotako datu pertsonalak «Enplegurako eta enplegu-prestakuntzarako dirulaguntzak» izeneko tratamendu-jardueraren barruan egongo dira. Jarduera horren arduraduna Lanbide da, eta haren helburua da Lanbideren eskumeneko enplegu-politika aktiboekin zerikusia duten dirulaguntzak kudeatu eta kontrolatzea, baita iruzurra jazartzea eta datuak estatistiketarako erabiltzea ere. Jasotako datuak beharrezkoak dira Lanbideri emandako botere publikoak gauzatzeko eta lege-betebeharrak betetzeko, eta arlo horretan eskumena duten administrazio publikoei jakinarazi ahal izango zaizkie.

Datuen titularrek datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko, datuen aurka egiteko eta datuen tratamendua mugatzeko eskubideak erabili ahal izango dituzte, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari idatzizko jakinarazpen bat bidalita (Jose Atxotegi kalea 1, 01009, Vitoria-Gasteiz).

Datuen babesari buruzko informazio osagarri eta zehatza kontsultatzeko: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/074300-capa2-eu.shtml.

22. artikulua.– Dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko arauak.

Dirulaguntzen deialdi honi honako arau hauetan bildutako dirulaguntzei buruzko araubide juridikoa aplikatu behar zaio: Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta hura garatzen duen Erregelamendua (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutakoa). Era berean, arau hauetan xedatutakoa ere aplikatuko da: Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. titulua eta VII. tituluko III. kapitulua –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen testu bategina–, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua (dekretu horretan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautu zen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezarri ziren).

2.– Deialdi honetan aurreikusi ez den horretan, honako hauek aplikatuko dira: irailaren 9ko 30/2015 Legea, Lan-arloko enplegurako lanbide-heziketaren sistema arautzen duena; lege hori garatzen duen uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretua, zeinaren bitartez garatzen baita Lan-arloko enplegurako lanbide-heziketaren sistema arautzen duen irailaren 9ko 30/2015 Legea; eta martxoaren 28ko TMS/368/2019 Agindua, Lan-arloko Enplegurako Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen irailaren 9ko 30/2015 Legea garatzen duen uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretua garatzen duena.

23. artikulua.– Deialdi honetan jasotako ehunekoen kalkulua.

Deialdi honetan aurreikusitako ehunekoetatik edozein kalkulatuta zenbaki hamartar bat ateratzen denean, zati osoa bakarrik hartuko da kontuan, zati hamartarra alde batera utzita.


Azterketa dokumentala