Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2022ko ekainaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2945

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Donostiako Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 249/2022-M prozedura laburtuan interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Donostiako Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

249/2022-M prozedura laburtua, izangai batek hasitakoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2021eko azaroaren 24ko ebazpenaren aurka. Ebazpen horrek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2019ko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez (2020ko urtarrilaren 8ko, EHAA 4.zk.) deitutako Oinarrizko Eskalako agente kategorian txanda irekiaren bidez sartzeko hautaketa-prozeduratik kanpo utzi zuen errekurtsogilea.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Donostiako Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2022ko ekainaren 14a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala