Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2022ko ekainaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2862

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 10ekoa, Kulturako sailburuordearena, literatura-argitalpenetarako dirulaguntzak emateko balorazio-batzordeko kideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaera argitaratzen duena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko martxoaren 15eko Aginduaren bidez (2022ko apirilaren 1eko EHAA, 66. zk.), literatura-argitalpenetarako dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten da.

Aipaturiko aginduaren 11. artikuluan xedatzen denez, balorazio-batzorde batek prestatu eta igorriko dizkit dirulaguntza horiei buruzko ebazpen-proposamenak, eta Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez, batzordekideak izendatu eta batzorde horren osaera argitaratuko da.

Horregatik, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera –ondoren azaltzen dena– argitaratzea:

Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak:

– Garbiñe Ubeda Goikoetxea.

– Mikel Soto Nolasko.

– Asun Agiriano Altuna.

– Andoni Juaristi Ostolaza.

Batzordearen idazkaria Marta Merino Ortiz de Landaluce, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria izango da.

Bigarrena.– Oro har, jende guztiak honen berri izan dezan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dezatela agintzea, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan finkatutako ondorioetarako.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 10a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala