Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2022ko ekainaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2858

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 13koa, Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez iragartzen baita zerrendatutako finkak okupatu aurreko aktak egiteko deialdia; finka horiek Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako udalerrian daude, «Hidrogenoaren Euskal Korridorea – I. fasea (Petronorreko findegia – Abanto Zierbenako Parke Teknologikoa)» izeneko gas hidrogeno kanalizatua banatzeko proiektuaren eraginpean. Instalazioaren titularra Nortegas Energía Distribución SAU da.

Espediente-zenbakia: 48-CG-Y-2021-00008.

Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariaren 2022ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bidez, aipatutako gas hidrogeno kanalizatua banatzeko instalazioa onura publikokoa dela deklaratu zen.

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 105. artikuluan xedatutakoaren arabera, onura publikokoa dela deklaratzeak berekin dakar eraginpeko eskubideak eskuratzea edo ondasunak okupatu beharra, eta, ondorioz, okupazioa lehenbailehen egin beharra, betiere Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan zehaztutako ondorioetako.

Ondorioz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluarekin bat etorriz (1954ko abenduaren 17ko BOE), lurralde-ordezkaritza honek erabaki du eraginpeko eskubideen eta ondasunen jabe eta titularrei deitzea eraginpeko ondasunak dauden udalerrietako udaletxeetara (Bizkaiko Lurralde Historikoan). Hor egingo dira eraginpeko ondasunak okupatu aurretiko aktak eta, beharrezkoa bada, behin betiko okupazioaren akta.

Eraginpeko ondasunen gaineko edozein eratako eskubideak edo interesak dituzten pertsona titularrak eta horretan bestelako interesak dituzten gainerako pertsona guztiak ere joan daitezke bilerara, bai zuzenean, eurak joanda, bai zeharka, euren ordez baimenarekin besteren bat bidalita; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte, baita kontribuzioaren azken ordainagiria ere. Hala nahi izanez gero, peritu edo notarioren batekin ere joan daitezke.

Honekin batera dagoen zerrendan aditzera emandako egunean eta orduan egingo dira aktak, eta hori zitazio-zedularen bitartez emango zaio jakitera titular bakoitzari, non lekua, eguna eta ordua adierazi beharko baitira. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritako argitalpenak ere egingo dira.

Halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Araudiaren 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, bai interesdunek bai argitaratutako zerrendetan aipatu ez diren interes errealen eta interes ekonomikoen titularrek nahi adina alegazio aurkez ditzakete, eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrendetan egindako akatsak zuzentzeko, hain justu ere idazki bat Bilboko lurralde-bulegoan aurkeztuta (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua), aldez aurretiko aktak egiteko izendatutako egunera arte.

Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren bigarren arauan xedatutakoaren arabera, iragarki honek hauei jakinarazpena egiteko balioko du: identifikatu gabeko interesdun posibleei, eraginpeko ondasunen eta eskubideen titular ezezagunei eta helbide ezezaguna dutenei.

Bilbao, 2022ko ekainaren 13a.

Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala