Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2022ko ekainaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2844

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 14koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Mikel Ayerbe Sudupe jaunak gainditu egin duela 2021eko urriaren 25eko ebazpenak (2021eko azaroaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Euskal Filologia» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Mikel Ayerbe Sudupe jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***9861**. Kodea: AGC8L1 – D00114-13. Jakintza arloa: Euskal Filologia. Saila: Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak. Ikastegia: Letren Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Euskal Literatura III» eta «Euskal Literaturaren Gaur Egungo Joerak».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2022ko ekainaren 14a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala