Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2022ko ekainaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2802

AGINDUA, 2022ko ekainaren 6koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Lehen Mailako Arretako Euskadiko Aholku Batzordearen osaera.

Osasuneko sailburuaren 2018ko ekainaren 25eko Aginduaren bidez (2018ko uztailaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 136. zk.) sortu zen Lehen Mailako Arretako Euskadiko Aholku Batzordea, organo aholku-emaile gisa, Osasun Sailari aholku teknikoak emateko antolamendu-ereduaren eraketan, non lehen mailako arretaren eta arreta espezializatuaren integrazioak arretaren jarraitutasun hobea ahalbidetuko baitu. Hori guztia Osasun Saileko aholku-batzordeen araubideari buruzko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan xedatutakoaren esparruan.

2018ko ekainaren 25eko Aginduaren 3. artikuluan ezartzen denez, hau izango da Batzordearen osaera: batzordeburu bat, idazkari bat eta 18 batzordekide, agindu horren 4. artikuluan jasotako banaketari jarraituz. Denak ere Osasuneko sailburuak izendatuko ditu.

Osasuneko sailburuaren 2018ko ekainaren 25eko Aginduaren bidez, Lehen Mailako Arretako Euskadiko Aholku Batzordea osatzen duten pertsonak izendatu ziren. Geroago, Osasuneko sailburuaren 2019ko apirilaren 24ko Aginduaren bidez, batzorde horren osaera eguneratu zen.

Orain, beharrezkoa da organo horretako kide batzuk berritzea.

Adierazitakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lehen Mailako Arretako Euskadiko Aholku Batzordearen osaera eguneratzea eta honako hauek kide izendatzea:

Batzordeburua:

– José Luis Quintas Díez jauna - Osasuneko sailburuordea.

Idazkaria:

– Susana Martín Benavides andrea - Lehen Arreta Osakidetza.

Batzordekideak:

Familia eta Komunitate Medikuntzako Euskal Erakundearen (Osatzen) ordezkaritzan:

– Mónica García Asensio andrea.

Lehen Mailako Arretarako Medikuen Espainiako Elkartearen (SEMERGEN) ordezkaritzan:

– Jesús Iturralde Iriso jauna.

Mediku Orokorren eta Familiakoen Espainiako Elkartearen ordezkaritzan (SEMG):

– Juan Alberto Muguruza Valdeolmillos jauna.

Euskadiko Familiako eta Komunitateko Erizaintzaren Zientzia Elkartearen (EFEKEZE) ordezkaritzan:

– Judit Aldeguer Corbi andrea.

Lehen Mailako Arretako EAEko Pediatria Elkartearen ordezkaritzan:

– Rubén García Perez jauna.

Euskadiko Emaginen Elkartearen ordezkaritzan:

– Elena Palacio Bru andrea.

Euskal Herriko Pediatria Elkartearen ordezkaritzan:

– Izaskun Miner Canflanca andrea.

Osasun Sailak proposatuta:

– Eider Uzkudun Lizaur andrea. Lehen Mailako Arretako Unitateko burua:

Administraria:

– María Eulalia Antolín Larrañaga andrea.

Integrazio Asistentzialerako zuzendaria:

– Amaia Echebarría Altuna andrea.

Erizaintzako zuzendaria:

– María Nerea Aperribay Sáez andrea.

Pediatrian espezializatutako erizaina:

– Cristina Vaamonde García.

Lehen mailako arretako farmazialaria:

– Elena Ruiz de Velasco Artaza andrea.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria:

– Miguel Sánchez Fernández jauna.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren ordezkaritzan:

– Víctor Bustamante Madariaga jauna.

– Inmaculada Moro Casuso andrea.

Euskadiko Udalen Elkartearen (EUDEL) ordezkaritzan:

– Ane Beitia Arriola andrea.

Arreta Soziosanitariorako Euskal Kontseiluaren ordezkaritzan:

– José Antonio De La Rica Giménez jauna.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 6a.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala