Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2022ko ekainaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2800

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 30ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako dirulaguntzen balorazio-batzordeko kideak.

2022ko martxoaren 18an argitaratu zen EHAAn 2022ko martxoaren 8ko Agindua, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako dirulaguntzen deialdiaren oinarriak onartzen dituena, 2022ko ekitaldirako.

Agindu horren 6.2 oinarriaren arabera, balorazio-batzorde bat sortuko da, zuzendaritza eskudunari atxikitako hiru pertsonak osatuko dutena. Horietako bat programaren arduraduna izango da, eta beste biak zuzendaritzako teknikarien artean aukeratuko dira. Horiek guztiak Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak izendatuko ditu ebazpen baten bidez. Ebazpen horretan zehaztuko da nor izango den batzordeko idazkaria eta nor batzordeburua.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretua ikusita.

EBAZTEN DUT:

Pertsona hauek izendatzea 2022ko martxoaren 8ko Aginduaren bidez 2022ko ekitaldirako deitutako laguntza-eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen ebaluazio-batzordeko kide (batzorde horrek egingo du ebazpen-proposamena):

Batzordeburua:

– Iker Guzman Muñoz jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Kalitatearen Defentsarako eta Iruzurraren Kontrolerako Zerbitzuaren arduraduna.

Bokalak:

– Iratxe Llantada López andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako aholkulari juridikoa; idazkari jardungo du.

– Marcos Barroso Vinagre jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria.

Honako hauek izango dira ordezkoak:

Batzordeburua:

– Elisa Torre-Enciso Enciso andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Enpresa Programaren arduraduna.

Bokalak:

– Saray Franco Marín andrea, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Zerbitzu Zuzendaritzako aholkulari juridikoa; idazkari jardungo luke.

– Iñaki Lopetegi Salegi jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 30a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.


Azterketa dokumentala