Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2022ko ekainaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2798

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 13koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, zeinaren bidez zuzentzen den 2022ko maiatzaren 16ko Ebazpena, ikertzaile doktore iraunkorraren plaza betetzeko lehiaketarako deialdia egitekoa.

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2022ko maiatzaren 16ko Ebazpenaren bidez (ekainaren 1eko EHAA) ikertzaile doktore iraunkorraren plaza betetzeko lehiaketarako deialdi publikoa egin zen.

Bigarrena.– Deialdiko oinarrietako 2.2 puntuan, d) atalean, betebehar akademikoei buruzkoan, akats bat ikusi da, ez baita agertzen aipatutako plaza betetzeko nahitaezkoa den betebeharretako bat.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak eskumena du, eskuordetzaz, ebazpen hau emateko, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2021eko urtarrilaren 28ko Ebazpena dela bide (errektorearen eskumenak eskuordetzeko eta gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko erabakia; 2021eko otsailaren 12ko EHAA).

Bigarrena.– 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, honako hau ezartzen du 109.2 artikuluan:

Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.

Hirugarrena.– Beraz, jarraian aipatzen den akatsa zuzendu behar da 2022/2385 (26/2) orrialdean

honako hau dioen lekuan:

d) I3 egiaztagiria izatea.

beste hau esan behar du:

d) Bikaintasun programak amaituta izatea, estatukoak zein nazioartekoak, eta I3 egiaztagiria izatea.

Horregatik guztiagatik, honako hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Zuzentzea Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2022ko maiatzaren 16ko Ebazpenaren bidez (ekainaren 1eko EHAA) deitutako lehiaketako oinarrietan ikusitako akatsa (2.2 puntuko d) atala). Hortaz, 2022/2385 (26/2) orrialdean

honako hau dioen lekuan:

d) I3 egiaztagiria izatea.

beste hau esan behar du:

d) Bikaintasun programak amaituta izatea, estatukoak zein nazioartekoak, eta I3 egiaztagiria izatea.

Bigarrena.– Argitaratzea erabaki hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean.

Errekurtsoak:

Ebazpen honen kontra aukerako berraztertze errekurtsoa jar dakioke UPV/EHUko Irakasle ikertzaileen arloko errektoreordeari hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke zuzenean Bilboko administrazioarekiko auzietako dagokion epaitegian bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunean zenbatzen hasita.

Leioa, 2022ko ekainaren 13a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Errektorearen 2021eko urtarrilaren 28ko Ebazpena, eskumenak eskuordetzekoa; otsailaren 12ko EHAA)

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala