Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2022ko ekainaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ZIZURKILGO UDALA
2795

IRAGARKIA, aldi baterako enplegua egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legea onartu eta argitaratzearekin batera, aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarri bat baimentzen da. Tasa horren barruan sartuko dira 2020tik abendura bitarteko hiru urte baino gutxiago beteta egon diren lanpostuak, plantillak edo giza baliabideak antolatzeko beste moduren bat zerrendetan egon edo ez.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluan ezarritakoaren arabera, Alkateak 2022ko maiatzaren 20ko 218/2022 Dekretua eman du, eta bertan honako hau ebatzi da:

Lehenengoa.– Aldi baterako enplegua egonkortzeko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzea 2022ko ekainaren 1a baino lehen, plazen zerrenda honekin.

Bigarrena.– Argitaratu https://www.zizurkil.eus webgunean eta GAOn, 2022ko ekainaren 1a baino lehen.

Hirugarrena.– Aldi baterako egonkortzeko eskaintzan jasotako plazak betetzeko deialdia 2022ko abenduaren 31 baino lehen argitaratu beharko da, eta 2024ko abenduaren 31 baino lehen ebatzi.

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio-bidea amaitzen du. Bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa edo egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke Donostiako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera. Hala ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke erabakia hartu duen organoari, hilabeteko epean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Zizurkil, 2022ko maiatzaren 20a.

Alkatea,

IKER URRUZOLA AIZPURUA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala