Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2022ko ekainaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GUARDIA-ARABAKO ERRIOXAKO KUADRILLA
2790

IRAGARKIA, aldi baterako enplegua egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.

2022ko maiatzaren 24ko ohiko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, honako hau erabaki zen:

Lehenengoa.– Guardia-Arabako Errioxako Kuadrilla egonkortzeko 2022ko enplegu publikoaren eskaintza onartzea, 2022ko maiatzaren 30eko ALHAOko 62. zenbakian argitaratutako iragarkian ezarritako baldintzetan.

Bigarrena.– Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, bai eta dagozkien errekurtsoak ere.

Hirugarrena.– Erabaki honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluekin bat etorriz. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik aurrera.

Guardia, 2022ko ekainaren 8a.

Presidentea,

JOSEBA FERNÁNDEZ CALLEJA.


Azterketa dokumentala