119. zk., 2022ko ekainaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 2 orri.)
- EPUB (135 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GORBEIALDEKO KUADRILLA
2788
IRAGARKIA, aldi baterako enplegua egonkortzeko 2022ko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.
Presidentetzaren 2022ko maiatzaren 23ko Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi da:
Lehenengoa.– 2022 urtean Gorbeialdeko Kuadrillan lanean ari diren lan-kontratadun langileen plazen aldi baterako izaera egonkortzeko Lan-eskaintza publikoa onartzea. Aipatutako lanpostuak ondorengoak dira:
(Ikus .PDF)
Bigarrena.– Lan eskaintza publiko hau Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea eskainitako plazak gaur egun betetzen dituzten langileei, eta deialdian parte har dezaketela jakinaraztea.
Laugarrena.– Ebazpen honen berri ematea Kuadrillako Batzarrari, hurrengo bilkuran.
Hori guztia argitara ematen da, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70. artikuluan xedatutakoa betez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 91. artikuluari dagokionez, Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen 22. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa betez, eta abenduaren 28ko 20/2021 Legea, enplegu publikoan behin-behinekotasuna gutxitzeko presazko neurriei buruzkoa, betez.
Murgia, 2022ko maiatzaren 24a.
Presidentea,
AGUSTIN OTSOA ERIBEKO LANDA.