Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2022ko ekainaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
2785

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 9koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren iragarki-oholean argitaratu dela 2022ko ekainaren 2ko Ebazpena, kide bat Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategoriako karrerako funtzionario izendatzen duena.

Bat etorriz Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak 2015eko martxoaren 6an eman zuen Ebazpenaren hamabosgarren oinarriarekin (ebazpen horren bidez, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egiten da; martxoaren 17ko EHAA, 52. zk.), eta Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakinaraztea 2022ko ekainaren 7an Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren iragarki-oholean argitaratu dela Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2022ko ekainaren 2ko Ebazpena, kide bat Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategoriako karrerako funtzionario izendatzen duena.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea, eta, beronen kontra, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 9a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MIREN GOITIA GABIOLA.


Azterketa dokumentala