Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2022ko ekainaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2728

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 30ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena. Horren bidez, ardogintza-sektorean –Ardoinb 2021 programa– inbertsioak egiteko laguntza-neurriak jasotzeko aurkezturiko eskaerak ebatzi dira.

Ikusi dira Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzan aurkezturiko eskaerak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko azaroaren 2ko Aginduaren bidez iragarritako de minimis laguntzen araubidean ardogintza-sektorean inbertsio-proiektuetarako laguntzak jasotzeko deialdian parte hartzeko xedearekin.

Kontuan hartu da aipaturiko eskaerei 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 Erregelamenduan (EB) xedaturikoa ezarri behar zaiela, Europar Batasuneko Funtzionamendu Itunaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa.

Balorazio Batzordeak Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako pertsona titularrari egindako ebazpen-proposamena ikusi da, deialdi-aginduaren bederatzigarren ebazpen-zatian ezartzen denaren arabera. Proposamen hori deialdi-aginduaren laugarren ebazpen-zatian ezarritakoari jarraikiz burutu da eta aipaturiko deialdi-aginduaren bederatzigarren ebazpen-zatiko 6. puntuan aipatzen den informazioa jasotzen du. Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean zerrendatzen diren eskabideak onartzea. Eranskin horretan, diruz lagundu daitekeen inbertsioaren zenbatekoa eta zuzeneko laguntza gisa legokiokeen zenbatekoa zehazten dira. Zenbatekoa, guztira, 667.859,71 eurokoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko da.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean zerrendaturiko eskatzaileei ardogintzaren sektorean inbertsioak egiteko laguntzak ukatzea, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko azaroaren 2ko Aginduan jasotakoa.

Hirugarrena.– I. eranskinean baimendutako inbertsioak (2021eko deialdiari dagozkionak) gauzatzeko gehieneko epea 2022ko abenduaren 31 izango da, eta ezin izango da luzatu.

Laguntza horien de minimis izaera dela eta, 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 Erregelamenduan (EB) ezarritako laguntzen gehieneko mugei eragiten dien edozein aldaketa jakinarazi beharko da.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta beronen aurka gorako errekurtsoa jar dakioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan, jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 30a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala