Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2022ko ekainaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OROZKOKO UDALA
2722

IRAGARKIA, lanpostuak egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintza onartzeari buruzkoa.

329/2022 Dekretua.

Pedro Mari Intxaurraga Sautua, Orozkoko Udaleko alkate-udalburu jaunak,

Orozkoko Udalaren plantilla aztertuta, ondorioztatzen da jarraian zehazten diren lanpostuek betetzen dituztela enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluko lehen atalean jasotako baldintzak, eta, beraz, dagokion egonkortzeko EPEn sartu behar direla.

(Ikus .PDF)

Ikusita 2022ko martxoaren 30ean langileen legezko ordezkariei egindako analisiaren eta egonkortzeko EPE horretan sartu beharreko plazen berri eman zitzaiela, eta horiek adostasuna agertu zutela.

Ikusita 2022ko apirilaren 7ko osoko bilkuran osoko bilkurari jakinarazi zitzaizkiola egindako azterketa eta egonkortzeko EPE horretan sartu beharreko plazak.

Ikusita enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluak honako hau xedatzen duela:

«1.– 2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legearen 19.Bat.6 artikuluan eta 2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19.Bat.9 artikuluan ezarritakoaz gain, aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarri bat baimentzen da, zeinak barne hartuko baititu egiturazko lanpostuak, baldin eta, 2020ko abenduaren 31 baino lehenagoko hiru urteetan gutxienez, aldi baterako eta etenik gabe okupatuta egon badira, eta lanpostu horiek administrazio publikoetan dauden lanpostuen zerrenden, plantillen edo giza baliabideak antolatzeko beste moduren baten barruan badaude, eta aurrekontuan diruz hornituta badaude.

[...]

2.– 1. paragrafoan adierazitako egonkortze-prozesuak eta egonkortze-prozesu berria artikulatzen dituzten lan-eskaintzak dagozkien aldizkari ofizialetan onartu eta argitaratu beharko dira 2022ko ekainaren 1a baino lehen, eta administrazio publiko eskudunek koordinatuko dituzte.»

Ikusita enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarriak honako hau xedatzen duela:

«Administrazio publikoek, salbuespen gisa eta LAHTBren 61.6 eta 7. artikuluetan aurreikusitakoarekin bat etorriz, lehiaketa-sistemaren bidez deituko dituzte 2.1 artikuluan ezarritako baldintzak beteta, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen, etenik gabe, aldi baterako okupatuta egon diren lanpostuak.»

Kontuan hartuta, 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluaren arabera, Alkatetzak dituela enplegu publikoaren eskaintza onartzeko eskumenak, Udalbatzak onartutako aurrekontuaren eta plantillaren arabera.

ERABAKI DUT:

Orozkoko Udalaren egonkortasunerako LEPa onartzea, honela:

Orozko, 2022ko maiatzaren 26a.

Alkatea,

PEDRO MARI INTXAURRAGA SAUTUA.


Azterketa dokumentala