Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2022ko maiatzaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

MUTILOAKO UDALA
2323

IRAGARKIA, enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.

Mutiloako Udal Osoko Bilkurak, 2022ko maiatzaren 11ko bileran, beste batzuen artean, honako erabakia hartu zuen:

– Mutiloako Udaleko 2022rako Lan Eskaintza Publikoa onartzea eta argitaratzea agintzea.

Lan Eskaintza Publiko hau 2022rako Estatuko Aurrekontu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoaren arabera egiten da.

Ondorio horietarako, honako hau egiten da:

– Aipatutako eskaintza eta LPZ aldaketa Legean araututako moduan argitaratzea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 24. artikuluan xedatutakoa betez, azaroaren 7ko 16/1997 Legeak emandako idazketaren arabera.

Lan Eskaintza Publikoa 2022 (EPE).Mutiloako Udala.

Funtzionarioak.

Plazaren izena: Gizarte langilea.

– Taldea/Azpitaldea: A2.

– Eskala: Administrazio berezia.

– Azpieskala: Teknikoa.

– Klasea: Erdi-mailako teknikaria.

– Titulazioa: Gizarte zerbitzuetan Diplomatua edo Gizarte lanetan gradua.

– Maila: 20 D.O..

– Dedikazioa: % 7,01

– Lanpostua betetzeko era: Lehiaketa.

– Hizkuntza eskakizuna: 3

– Plaza-kopurua: 1.

• Zegama, Segura, Zerain eta Mutiloako Udalek elkartutako plaza, horretarako formalizatutako lankidetza hitzarmenaren arabera.

• Zegamako Udalak egingo du plazaren deialdia Zegama, Segura, Zerain eta Mutiloako udalerrien elkartearen izenean, eta lanpostua lau udalen izenean beteko da.

Erabaki hau behin betikoa da, eta administrazio bideari amaiera ematen dio. Dena den, administrazioarekiko auzo-errekurtsoa jar daiteke, edota egoki iritzitako beste edozein errekurtso, Administrazioarekiko Auzien Donostiako Auzitegian, bi hilabeteko epean, akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatz-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke ebazpena eman zuen organoaren aurrean hilabeteko epean, akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Mutiloa, 2022ko maiatzaren 12a.

Alkatea,

IÑAKI UGALDE ALUSTIZA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana