Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 23koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Katedradun izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2022ko otsailaren 22ko Ebazpenaren bidez egin zen (2022-02-28ko BOE eta 2022-03-11ko EHAA).
2022ko otsailaren 22ko Ebazpenaren bidez (2022-02-28ko BOE eta 2022-03-11ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:
Leire San José Ruiz de Aguirre andrea (NAN: 7*8**9*9*) Unibertsitateko katedradun izendatzea; jakintza arloa: «Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea»; Kodea: CUC8/1 – D00166-10, Saila: «Finantza Ekonomia II»; Ikastegia: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea; Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna; Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Finantza Zuzendaritza: Fintzaketa».
Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.
Leioa, 2022ko maiatzaren 23a.
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.