Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2022ko maiatzaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
2152

IRAGARKIA, Osasunaren Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita kautela-neurria berresten duen Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak hartu duen erabaki bat.

Interesdunari ezin izan zaio ohiko moduan jakinarazi espedienteari hasiera emateko egintza, eta horregatik argitaratzen da iragarki hau. Interesdun horren NAN/AIZen zerrenda eranskinean dago.

Iragarki honen bidez jakinarazten zaio 2022ko martxoaren 21ean berretsi zela inspekzio sanitarioak hartutako kautela-neurria.

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunak hamar egun balioduneko epea du, bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko. Epe berean, espedientea ikusi ahal izango du Osasunaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz)

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Jakinarazpen honek, epe kontaketari dagokionez, «dies a quo» bezala izango ditu ondorioak, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 3a.

Osasunaren Arabako lurralde-ordezkaria,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala