96. zk., 2022ko maiatzaren 19a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
2146
IRAGARKIA, 2022ko maiatzaren 2koa, Etxebizitzaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, alokairuko etxebizitza baten esleipena bertan behera uzten duena.
Aipatutako egintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunak Etxebizitzaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan agertu ahal izango dira (Andia kalea 13, 5. solairua, Donostia), bost eguneko epean, administrazio-egintzaren testu osoa ezagutzeko, eta iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epea izango dute Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitzako sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2022ko maiatzaren 2a.
Etxebizitzaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
ALFONSO SANZ ARAUJO.