Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2022ko maiatzaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2138

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 2koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariarena, 2021eko ekainaren 14ko Ebazpena aldatzen duena. Azken ebazpen horren bidez, dirulaguntzak eman zaizkie kontsumitzaileen elkarteei, funtzionamenduko eta laguntza juridikoko gastuak ordain ditzaten 2021eko ekitaldian.

Kontsumobideko zuzendariaren 2020ko abenduaren 9ko Ebazpenaren bidez argitara ematen da kontsumitzaileen erakundeek 2021eko ekitaldian funtzionamenduko eta laguntza juridikoko gastuak ordaintzera bideratutako dirulaguntzen deialdia.

2020ko abenduaren 9ko Ebazpenean ezarritako epealdian, ebazpen horri heltzeko laguntza-eskabideak jaso ziren Kontsumobiden. Izan ere, behean zehazten dira laguntza-eskabideak aurkeztu zituzten erakundeak eta eskatutako zenbatekoak:

(Ikus .PDF)

Kontsumobideko zuzendariaren 2021eko ekainaren 14ko Ebazpenaren bidez, honako dirulaguntza hauek eman ziren:

EKE - Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoa.

EHKB - Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasuna.

EKA - Euskal Kontsumitzaileen Elkartea.

ACUBI - Bidasoako Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkartea.

FACU Euskadi - Asociación de Consumidores y Usuarios en Acción

2020ko abenduaren 9ko Ebazpenaren 16. artikuluaren arabera, aldeko ebazpena eman zen unean ordaindu zen dirulaguntzaren % 75a, eta gainerako % 25a gastuaren justifikazioaren zain geratu zen.

Erakunde onuradunek emandako dirulaguntzaren justifikazioa aurkeztu dute, eta honako desbideratze hauek gertatu dira justifikazioaren eta dirulaguntza kalkulatzeko onartutako aurrekontuaren artean.

EHKB - Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasuna.

EKE - Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoa.

2020ko abenduaren 9ko Ebazpenak, 17. artikuluaren 3. zenbakian ezartzen duenaren arabera, gastuen justifikazioan % 8tik gorako eta % 25eko edo hortik beherako desbideratzea gertatzen bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da eta, horretarako, aldaketa-ebazpena emango da; horrela, benetan gastatutako zenbatekoari dirulaguntza kalkulatzeko aurrekontuan jasotako zenbatekoari aplikatu zitzaion ehuneko bera aplikatuko zaio.

Era berean, 4. puntuan ezartzen denez, gastuen justifikazioan % 25etik gorako desbideratzea gertatzen bada, dirulaguntzarako eskubidea galduko da, laguntza ekonomikoa emateko arrazoi izan ziren helburu guztiak bete direla justifikatzen denean izan ezik. Kasu horretan, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa gutxituko da; horrela, benetan gastatutako zenbatekoari dirulaguntza kalkulatzeko aurrekontuan jasotako zenbatekoari aplikatu zitzaion ehuneko bera aplikatuko zaio.

EHKB - Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasunak eta EKE - Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoak bete dituzte dirulaguntza emateko xede ziren helburuak.

Aipatutako lege-aginduak eta oro har eta bereziki aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariak honako hau

XEDATZEN DU:

1.– Aldatzea EHKB - Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasunari eta EKE - Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoari 2021eko ekainaren 14ko Ebazpenaren bidez emandako zenbatekoak. Hona hemen kontzeptuak eta zenbatekoak:

EHKB - Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasuna.

EKE - Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoa.

2.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

3.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 2a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

LAURA ANGELA ALZOLA KIRSCHGENS.


Azterketa dokumentala