Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2022ko maiatzaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2132

EBAZPENA, 2022ko apirilaren 26koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2021eko dirulaguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen baita.

Dirulaguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 49.2 artikuluak ezarritakoa kontuan hartuta, laguntzak emateko ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea aipatutako dirulaguntzen onuradun izan diren entitaten zerrenda enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2021eko dirulaguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzak. Dirulaguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2021eko ekainaren 15ean egindako bileran (erabaki hori 2021eko ekainaren 30eko EHAAn argitaratu zen, 128. zenbakian). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazten da, ebazpen honen eranskinean azaltzen den bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 26a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala