Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2022ko maiatzaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2127

718/2022 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez honako ebazpen honen hutsak zuzenduko diren: 462/2022 Ebazpena, martxoaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Pneumologiako Atal Sanitarioko Buru lanpostua Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan betetzeko lehiaketarako deialdia argitaratzen den.

462/2022 Ebazpenaren bidez, martxoaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, Pneumologiako Atal Sanitarioko Buru lanpostua Bilbo-Basurtuko ESIan lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onartu zen.

Lehiaketara deitutako lanpostuaren izendapenean akats bat antzeman denez, zuzendu egiten da ondoren:

Honela dioen lekuan:

Pneumologiako Atal Sanitarioko Burua.

Hau esan behar du:

Pneumologia Interbentzionistako Atal Sanitarioko Burua.

Era berean, eskabideak aurkezteko 15 egun balioduneko epea irekiko da berriro, Ebazpen hau dagozkion aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena dagozkion aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2022ko maiatzaren 5a.

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,

JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala