Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2022ko maiatzaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
2125

EDIKTUA, zeinaren bidez argitaratzen baita 609/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandako epai irmoa, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei buruzko otsailaren 23ko 5/2012 Legearen 19, 27 eta 29. artikuluen aplikazioaren gainean Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuetako sailburuordeak onartutako martxoaren 7ko 1/2018 Instrukzioa deuseztzat jotzen duena.

Jakinarazten da Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako 609/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa dela eta, 2021eko uztailaren 8an, epaia eman dela, irmoa, eta epaitzan erabaki dela errekurritutako instrukzioa deusez jotzea. Errekurritutakoa, Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuetako sailburuordearen martxoaren 7ko 1/2018 Instrukzioa zen, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei buruzko otsailaren 23ko 5/2012 Legearen 19., 27. eta 29. artikuluen aplikazioari buruzkoa, eta, zehazki, bazkide arrunten eta onuradunen eskubide ekonomikoen gaineko enbargoen idatzoharra egiteko uneari buruzkoa, kasua denean, Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakunde batenean, eta enbargo hori betearazteko uneari dagokionean ere.

Herritarrak jakinaren gainean egon daitezen ematen da ezagutzera (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legearen –AAJL– 107. artikulua).

Bilbao, 2022ko maiatzaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala