Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2022ko maiatzaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2092

AGINDUA, 2022ko maiatzaren 5ekoa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Txertaketetarako Euskadiko Aholku Batzordearen osaera.

Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2011ko irailaren 7ko Aginduz sortu zen Txertaketetarako Euskadiko Aholku Batzordea. Organo aholku-emaile gisa sortu zen, txertaketen arloan aholku teknikoak emateko, maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan xedatutakoa betez, zeinaren bidez ezartzen baita Osasun Saileko Aholku Batzordeen araubidea.

Ondoren, agindu hori aldatu egin zuen Osasuneko sailburuaren 2014ko martxoaren 24ko Aginduak, kide-kopurua handitzeko xedearekin. Agindu horren 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, Txertaketetarako Euskadiko Aholku Batzordea kide hauek osatuko dute: lehendakari batek eta 15 bokalek gehienez, zeinak Osasuneko sailburuak izendatuko baititu. Ahalegina egingo da osaera hori paritarioa izan dadin.

2017ko otsailaren 17ko Aginduaren bidez, Osasuneko sailburuak azken aldiz berritu zuen Batzordearen osaera.

Une honetan, beharrezkoa da Batzordearen lehendakaritza eta zenbait bokal berritzea. Horregatik, jasotako jakinarazpenak ikusirik eta aplikatzekoak diren arauak betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Txertaketetarako Euskadiko Aholku Batzordearen osaera eguneratzea, pertsona hauek izendatuz:

Lehendakaria:

Margarita Viciola García andrea.

Bokalak:

EAEko eta Nafarroako Pediatria Elkartearen ordezkaritzan:

Elisa Garrote Llanos andrea.

Lehen Mailako Arretako EAEko Pediatria Elkartearen ordezkaritzan:

María Jesús Llorens Balduciel andrea.

Familia eta Komunitate Medikuntzako Euskal Erakundearen (Osatzen) ordezkaritzan:

Susana Martín Benavides andrea.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuen ordezkaritzan:

José María Aguirre Salcedo jauna.

Itziar Pocheville Guruzeta andrea.

Zuriñe Ortiz de Zarate andrea.

Gustavo Cilla Eguiluz jauna.

María Echezarreta Lorca andrea.

Juan Cazallas Lastarazaga jauna.

Alvaro José Prada Iñurrategi jauna.

Luis Ignacio Martinez Alcorta jauna.

Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren ordezkaritzan:

Rosa Sancho Martínez andrea; idazkari jardungo du.

Bigarrena.– Osaera honen hurrengo berritzeak Osasuneko sailburuaren agindu baten bidez egingo dira, Batzordean parte hartzen duten erakunde eta entitateek euren ordezkariak izendatu eta gero.

Hirugarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 5a.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala