Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2022ko maiatzaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2075

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2022ko apirilaren 27koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, 2022ko ekitaldirako laguntza itzulgarriak arautzen eta deitzen dituena oinarri teknologikoa duten edo berritzaileak diren ETEak sortu eta garatzeko. Gauzatu Industria programa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira agindu honetan: Agindua, 2022ko apirilaren 27koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, 2022ko ekitaldirako laguntza itzulgarriak arautzen eta deitzen dituena oinarri teknologikoa duten edo berritzaileak diren ETEak sortu eta garatzeko. Gauzatu Industria programa. Agindu hori 2022ko maiatzaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (88. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2022/1956 (21/4) orrialdean,

hau dio:

«1.– Goi-teknologiako industria-sektoreetan lan egitea (EIN irizpidearen arabera); energia, fabrikazio aurreratua eta biozientziak-osasuna esparruek lehentasuna izango dute, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskadi 2020 Planean (RIS3 – Espezializazio Adimentsua) xedatutakoa betez. Enpresak zer sektoretan jarduten duen hartuko da kontuan, baita hari lotuta zer sektore dauden ere (bezeroak eta hornitzaileak)».

Baina hau esan behar du:

«1.– Goi-teknologiako industria-sektoreetan lan egitea (EIN irizpidearen arabera); industria adimenduna, energia garbiagoak eta osasun pertsonalizatua esparruek lehentasuna izango dute, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskadi 2030 Planean (RIS3 – Espezializazio Adimentsua) xedatutakoa betez. Enpresak zer sektoretan jarduten duen hartuko da kontuan, baita hari lotuta zer sektore dauden ere (bezeroak eta hornitzaileak)».


Azterketa dokumentala