Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: «Zumaiako udalerrian Oikia auzoko Saneamendu-Proiektua».
Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren 2022ko apirilaren 26ko Ebazpenaren bidez, hasieran onartu zen «Zumaiako udalerrian Oikia auzoko Saneamendu-Proiektua».
Proiektu honen xedea da Aizarnazabalgo, Oikia auzoko eta Zumaiako Xey industrialdeko hondakin-urak biltzeko behar diren obrak definitzea, bai eta isurketak Zumaiako Basustako HUAn tratatzeko garraiatzea ere.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 83. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, proiektua jendaurrean jartzen da hogei (20) egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen.
Obren proiektua interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren webgunean Obra hidraulikoaren atalean (www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 26a.
Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia,
ANTONIO AIZ SALAZAR.