Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2022ko maiatzaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2054

IRAGARKIA, 77/2022 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena.

Administrazioarekiko Auzien Bilboko 3. Epaitegian, José Ignacio Soto Rueda jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du –zehazki, 77/2022 zenbakiko prozedura laburtuko izapideen bidez bideratzen ari da–, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 21eko 87/2021 Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoaren isiltasunaren ondoriozko ustezko ezespenaren aurka. Ebazpen horren bidez, hain zuzen, Uribeko ESIko aldi baterako eta behin betiko barne-mugikortasunaren sistemako behin betiko mugikortasun-eskaintzaren emaitzen ondoriozko fasea argitaratu zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 49 29/1998 Legearen 13. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 4a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana