Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2022ko maiatzaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2048

AGINDUA, 2022ko maiatzaren 9koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Euskal Kultura Ondarearen Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseiluko bokalak izendatzen dituena eta Kontseiluaren osaera argitara ematen duena.

Urriaren 26ko 228/2021 Dekretuaren (216. zenbakiko EHAA, 2021eko urriaren 29koa) xedea da Euskal Kultura Ondarearen Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Kontseiluaren osaera, antolaketa, funtzionamendua eta eginkizunak arautzea, Euskal Kultura Ondarearen maiatzaren 9ko 6/2019 Legearen 4. artikulua aplikatu eta garatzeko. Kontseilu hori euskal administrazio publikoek kultura-ondarearen arloan duten diziplina anitzeko partaidetza-organoa da.

Kontseilu hori kontseiluburuak, buruordeak eta idazkariak osatuko dute, eta, gehienez ere, hamabi bokalek. Urriaren 26ko 228/2021 Dekretuaren 4.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, bokal horiek Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen eskumena duen sailburuaren agindu bidez izendatuko dira, 4 urterako.

Horri dagokionez, urriaren 26ko 228/221 Dekretuaren 4.c).7 artikuluan ezarritakoa betez, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura Ondarearen Zuzendaritzak hiru bokal izendatzea proposatu du, kultura-ondarearen arloan lan egiten duten elkarteetako ordezkari, espezialista eta ezagutza teknikoak dituzten pertsonen profilari erantzuteko.

Agindu honen bidez, halaber, bokalak izendatzen dira absentzia, hutsune edo gaixotasun kasuetarako, eta bokal titularren profilaren antzekoa beteko dute.

Kontseiluko kideak izendatzeko, kontuan hartu dira urriaren 26ko 228/221 Dekretuan aurreikusitako irizpideak, kontseiluan emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua egoteari eta Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan gaitasun nahikoa erakusteari dagokienez.

Kontseiluko kide izateari uzteko arrazoiak izango dira izendapena ezeztatzea, kide izendatzeko arrazoia izan zen kargua edo lanpostua galtzea, izaera judizial edo administratiboa duen ebazpen irmo bat ematea, kargu publikoetarako desgaikuntza edo etendura dakarrena, heriotza edo gaixotasun ezgaitzailea, karguari uko egitea edo agintaldia amaitzea.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako pertsona hauek Kultura Ondarearen Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseiluko bokal izendatzea, 4 urterako:

1.– Arabako Foru Aldundia ordezkatuz, José María Villanueva Sáiz jauna, bokal titular gisa, eta Javier Fernández Bordegaray jauna, ordezko bokal gisa.

2.– Bizkaiko Foru Aldundia ordezkatuz, Zuriñe Miren Antoñana Ozaeta andrea, bokal titular gisa eta Arantza González San Román González San Román andrea, ordezko bokal gisa.

3.– Gipuzkoako Foru Aldundia ordezkatuz, Gabriela Vives Almandoz andrea, bokal titular gisa, eta Josu Maroto Peñagaricano jauna, ordezko bokal gisa.

4.– EUDEL ordezkatuz, Txomin Sagarzazu Ancisar jauna, bokal titular gisa, eta Aritz Abaroa Cantuariense jauna, ordezko bokal gisa.

5.– Eusko Jaurlaritzan hirigintzaren arloko eskumena duen Zuzendaritza ordezkatuz: Jon Asua Aberasturi jauna, bokal titular gisa, eta Victoria Azpiroz Zabala andrea, ordezko bokal gisa.

6.– Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) ordezkatuz: Juncal Gutiérrez Mangado andrea, bokal titular gisa, eta Miren Ibarluzea Santisteban andrea, ordezko bokal gisa.

7.– Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala ordezkatuz: Mario Domínguez Maestre jauna, bokal titular gisa, eta ekain Jiménez Valencia jauna, ordezko bokal gisa.

8.– Arkeologia arloan aditua den Agustin Azkarate Garai-Olaun jauna, Kultura Ondarearen Zuzendaritzak proposatuta, bokal titular gisa eta Juan Jose Agirre Mauleon jauna, ordezko bokal gisa.

9.– Kultura Ondarearen alorrean lan egiten duen teknikari gisa, Kultura Ondarearen Zuzendaritzak proposatuta, Ainara Martínez Matia andrea, bokal titular gisa, eta Amaia Apraiz Sahagun andrea, ordezko bokal gisa.

10.– Kultura Ondarearen alorrean lan egiten duen teknikari gisa, Kultura Ondarearen Zuzendaritzak proposatuta, Ana Martínez Salcedo andrea, bokal titular gisa eta Xabier Alberdi Lonbide jauna, ordezko bokal gisa.

11.– Kultura Ondarearen alorrean lan egiten duen teknikari gisa, Kultura Ondarearen Zuzendaritzak proposatuta, Leandro Cámara Muñoz jauna, bokal titular gisa eta Aitor Zubia Azkue jauna, ordezko bokal gisa.

Bigarrena.– Euskal Kultura Ondarearen Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseiluaren osaera argitara ematea, honela:

– Kontseiluburua, Andoni Iturbe Amorebieta jauna, Kultura Sailburuordetzako titularra.

– Buruordea, Mikel Aizpuru Murua jauna, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako titularra.

– Bokalak:

• José María Villanueva Sáiz jauna. Javier Fernández Bordegaray jauna ordezko bokala.

• Zuriñe Miren Antoñana Ozaeta andrea. Arantza González San Román González. San Román andrea ordezko bokala.

• Gabriela Vives Almandoz andrea. Josu Maroto Peñagaricano jauna ordezko bokala.

• Txomin Sagarzazu Ancisar jauna. Aritz Abaroa Cantuariense ordezko bokala..

• Jon Asua Aberasturi jauna. Dña. Victoria Azpiroz Zabala andrea ordezko bokala.

• Juncal Gutiérrez Mangado andrea. Miren Ibarluzea Santisteban andrea ordezko bokala.

• Mario Domínguez Maestre jauna. Ekain Jiménez Valencia jauna ordezko bokala.

• Agustin Azkarate Garai-Olaun jauna. Juan José Aguirre Mauleón jauna ordezko bokala.

• Ainara Martínez Matia andrea. Amaia Apraiz Sahagun andrea ordezko bokala.

• Ana Martínez Salcedo andrea. Xabier Alberdi Lonbide jauna ordezko bokala.

• Leandro Cámara Muñoz jauna. Aitor Zubia Azkue jauna ordezko bokala.

– Idazkaria: Abdona Gil Abad andrea, Kultura Ondarearen EAEko Zentroaren arduraduna.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, guztiek horren berri izan dezaten. Argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak aginduak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 9a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana