Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2022ko maiatzaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
1882

EBAZPENA, 2022ko apirilaren 20koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren hiriko birgaitzeko eta berroneratzeko planaren Birgaitzeko eta erronka demografikoko programaren barnean hartutako Euskal Autonomia Erkidegoko erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinetarako energia-birgaitzeko dirulaguntza-programa (PREE 5000) arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituen 2021eko urriaren 18ko Ebazpena aldatzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta huts edo omisio horiek zuzentzearen ondorioz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen ez bada.

Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren hiriko birgaitzeko eta berroneratzeko planaren Birgaitzeko eta erronka demografikoko programaren barnean hartutako Euskal Autonomia Erkidegoko erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinetarako energia-birgaitzeko dirulaguntza-programa (PREE 5000) arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituen Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko urriaren 18koa Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2021eko azaroaren 4an, 219. zenbakian, eta huts eta omisioak hauteman direnez, ebazpena aldatu egin da.

1) Laguntzen programa hori arautzen duten Oinarrien 2021/5605 (15/46) orrialdean, haien 10.6 atalean:

Hau dioen tokian:

«9.6. EEEk ez du zabalduko edo luzatuko eskatutako dokumentazioa osorik entregatzeko epea, eta justifikazioa atal honetan ezarritako epean ez aurkezteak, laguntza kobratzeko eskubidea galtzea, emandako laguntza errebokatzea eta Dirulaguntzei buruzko Legean ezarritako gainerako erantzukizunak ekarriko ditu berekin.

Jarduketak egikaritzeko epeak aurreikusi ezin diren arrazoiengatik soilik zabaltzea baimenduko da, betiere behar bezala justifikatuak badira eta jarduketak betetzea ezinezkoa izatea eragiten badu, laguntzen azken hartzaileek beren aldetik eska daitezkeen gutxieneko neurri tekniko eta plangintza-neurriak hartu izan badituzte ere. Ezin izango da, ezein kasutan ere, zenbaketa totalean laguntza ematearen ebazpenaren jakinarazpen-datatik edo dagokion kontratua esleitzeko ebazpen-datatik hogeita lau (24) hilabete gainditzen dituzten epe-zabalkuntzak baimendu laguntzaren xede den jarduketa egikaritzeko eta justifikatzeko.»

Honako hau adierazi behar da:

«9.6. EEEk ez du zabalduko edo luzatuko eskatutako dokumentazioa osorik entregatzeko epea, eta justifikazioa atal honetan ezarritako epean ez aurkezteak, laguntza kobratzeko eskubidea galtzea, emandako laguntza errebokatzea eta Dirulaguntzei buruzko Legean ezarritako gainerako erantzukizunak ekarriko ditu berekin.

Jarduketak egikaritzeko eta fakturatzeko epeak aurreikusi ezin diren arrazoiengatik soilik zabaltzea baimenduko da, betiere behar bezala justifikatuak badira eta jarduketak betetzea ezinezkoa izatea eragiten badu, laguntzen azken hartzaileek beren aldetik eska daitezkeen gutxieneko neurri tekniko eta plangintza-neurriak hartu izan badituzte ere. Ezin izango da, ezein kasutan ere, zenbaketa totalean laguntza ematearen ebazpenaren jakinarazpen-datatik edo dagokion kontratua esleitzeko ebazpen-datatik hogeita lau (24) hilabete gainditzen dituzten epe-zabalkuntzak baimendu laguntzaren xede den jarduketa egikaritzeko eta justifikatzeko. Hogeita lau (24) hilabeteko epea amaiturik, azken hartzaileek justifikatu beharko dute laguntzaren xede izan diren jarduketak egikaritu, fakturatu beta ordaindu dituztela, 9.2 oinarrian adierazitakoari jarraikiz.»

2) «Dokumentazioa» izeneko II. eranskineko 2021/5605 (27/46) orrian, A) - «Laguntza-eskaera egiteko eskatutako dokumentazioa» atalaren barruan eta dokumentazio orokorreko zerrendaren barruan, q) epigrafe berria sartu da honako eduki honekin:

«q) Laguntzen azken hartzaileek, merkatuan zerbitzuak eta/ondasunak eskaintzeko jarduera ekonomikorik egiten ez duten pertsona fisikoak izan ezik, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren Enpresaburu, Profesional edo Atxikitzaileen Erroldan inskribatuta egotearen ziurtagiria edo dagokion Foru Ogasunak emandako eredu baliokidea aurkeztu behar dute edo, horrela ez bada, errolda horretan inskribatuta ez daudela egiaztatzen duen ziurtagiria.

Laguntza-eskaera aurkezteak berekin ekarriko du eskatzaileari baimena ematea organo emaileak zuzenean eta bitarteko telematikoen bidez lortu dezan Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren Enpresaburu, Profesional edo Atxikitzaileen Erroldan inskribatuta egotearen ziurtagiria edo dagokion Foru Ogasunak emandako eredu baliokidea, eta kasu horretan eskatzaileak ez du dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko. Nolanahi ere, eskatzaileak baimenari espresuki uko egiteko aukera izango du, eta kasu horretan ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.»

Bilbao, 2022ko apirilaren 20a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala