Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2022ko apirilaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
1841

IRAGARKIA, Gobernu Kontseiluaren 2022ko apirilaren 5eko Erabakia argitara emateko dena. Erabaki horren bidez, martxoaren 1eko 3/2022 Errege Lege Dekretuaren II. titulua aplikatzea erabaki da (3/2022 Errege Lege Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko obra-kontratu publikoetan prezioak berrikusteko ezohiko neurriei buruzkoa).

Iragarki honen bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematen da goiburu honen erabakiaren edukia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoaren arabera:

«Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen bidez Espainiako ordenamendu juridikora eramaten dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauak, 2014ko otsailaren 26koak; bada, lege horren 103. artikuluan ezarritakoaren arabera, sektore publikoko obren kontratuak aldizka eta aurrez zehaztuta berrikusi daitezke, prezioak berrikusteko mekanismoaren bidez. Kontratuaren zenbatekoaren gutxienez % 20 gauzatu denean eta formalizatu zenetik bi urte igaro direnean aplikatu ahal izango da berrikuspena.

Dena den, iaztik lehengaien prezioek igoera handia izan dute, izandako susperraldi ekonomiko orokorraren eta lehengaien, produktuen eta zerbitzuen eskariaren ondorengo igoeraren ondorioz. Horren ondorioz, kontratuak lizitatzeko unean kostuak aurreikusi ezin zen moduan handitu dira; izan ere, igoeraren ondorioz, kontratuak gauzatzeko zailtasun handiak izan dira, eta kontratistak kontratu publiko orotan bere gain hartu behar dituen arriskuak gainditu dira.

Hori dela eta, Ministroen Kontseiluak martxoaren 1eko 3/2022 Errege Lege Dekretua onartu du. 3/2022 Errege Lege Dekretua errepideko salgaien garraioaren jasangarritasuna eta kate logistikoaren funtzionamendua hobetzeko neurriei buruzkoa da, haren bidez 2020/1057 (EB) Zuzentaraua ekarri da (2020/1057 EB Zuzentaraua, 2020ko uztailaren 15ekoa, 96/71/EE Zuzentarauari eta 2014/67/EB Zuzentarauari dagokienez arau espezifikoak ezartzen dituena errepide bidezko garraioaren arloko ohiz kanpoko prezioen berrikuspenari eta kontratuei lotuta) eta obren kontratu publikoetan prezioak berrikusteari buruzko salbuespenezko neurriei buruzkoa.

3/2022 Errege Lege Dekretuaren II. titulua "Sektore publikoko obren kontratuetako prezioa ohiz kanpoko berrikuspena egiteko neurriei" buruzkoa da, eta bertan arautzen dira, 6. artikulutik 10.era, prezioen ohiz kanpoko berrikuspena izan dezaketen kasuak, kasua aitortzeko eman behar diren baldintzak, berrikuspena kalkulatzeko irizpideak, berrikuspena egiteko prozedura eta ondoriozko zenbatekoaren ordainketa.

II. titulua "Espainiako Konstituzioaren 149.1.18.a artikuluan xedatutakoaren babesean eman da, artikuluak Estatuari esleitzen baitio administrazio-kontratu eta -emakidei buruzko oinarrizko legegintzaren gaineko eskumena, salbuespen moduan hartuta, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen azken xedapenetako lehenengoarekin bat etorriz (Espainiako ordenamendu juridikora eramaten dituena Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauak, 2014ko otsailaren 26koak), oinarrizkoak ez diren alderdiak"; hori guztia, betiere, errege lege-dekretu horren azken xedapenetako lehenengoaren ("Eskumen-titulua") hirugarren apartatuaren arabera.

Hala ere, lege-indarra duen arau horren 6.3 artikuluak aukera ematen du II. titulua aplikatzeko hala erabakitzen duen autonomia-erkidegoan.

Euskal Autonomia Erkidegoak eskumena du "Nahitaezko desjabetzea, administrazio-kontratuak eta -emakidak, bere eskumenen esparruan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren erantzukizun-sistema" izenekoari lotutako oinarrizko legeria bere lurraldean garatzeko eta betearazteko, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartutako Autonomia Estatutuaren 11.1.b) artikuluaren arabera.

Aurrekoa kontuan hartuta, eta martxoaren 1eko 3/2022 Errege Lege Dekretua indarrean sartu denez, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak aldez aurretik eztabaidatu ondoren, honako erabaki hau hartu da:

ERABAKIA

Bakarra.– Martxoaren 1eko 3/2022 Errege Lege Dekretuaren II. titulua, "Sektore publikoko obren kontratuetako prezioa ohiz kanpoko berrikuspena egiteko neurriei" buruzkoa, Euskal Autonomia Erkidegoan eta haren tokiko erakundeetan aplikatu dadin ezartzea. 3/2022 Errege Lege Dekretua errepideko salgaien garraioaren jasangarritasuna eta kate logistikoaren funtzionamendua hobetzeko neurriei buruzkoa da, haren bidez 2020/1057 (EB) Zuzentaraua ekarri da (2020/1057 EB Zuzentaraua, 2020ko uztailaren 15ekoa, 96/71/EE Zuzentarauari eta 2014/67/EB Zuzentarauari dagokienez arau espezifikoak ezartzen dituena errepide bidezko garraioaren arloko ohiz kanpoko prezioen berrikuspenari eta kontratuei lotuta) eta obren kontratu publikoetan prezioak berrikusteari buruzko salbuespenezko neurriei buruzkoa».

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 12a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

DAVID ÁLVAREZ MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala